
Gaztetxoen gurasoekin bildu zen abenduaren 12an Urolarenzuzendaritza, eta bilera hartan adostutakoaren arabera izena ematekoepea bihar ireki eta hilaren 28ra bitartean zabalik egongo da. Interesadutenek Argixao kirolgunean Urolak duen bulegora joan behar dute.Bulegoa irekita egongo da astelehenetik ostiralera arratsaldekobostetatik zazpiak arte.
Kirol arropa
Izena ematerakoan kontu korronte baten zenbakia emango diete, eta han sartu beharko dute gurasoek hileko kuota.
Kontu horretan, bestetik, neska-mutilei emango zaien kirol arropari dagokion zenbatekoa ere sartu beharko da.
Horrez gain, futbol eskolaren funtzionamenduaren ingurukoinformazioa ere banatuko zaie, eta baita jokatuko dituzten partidenegutegia ere.
Izena ematen duten gaztetxoen arabera egingo dute entrenamenduen egutegia.