Mila esker Gainzuri ikastetxeko ikasle eta irakasleei! Datorren urtean ere berriro ekarri!Kaixo lagunok! Urtean zehar zuekin izan dugun lankidetza eskertu nahian, eskolako ikasleek egindako lanekin osatutako egutegia bidaltzen dizuegu oroigarri gisa. Aurten “Zuhaitzak dira gure bizitza eta euskara gure hitza” leloa hartu dugu oinarritzat.
Zuhaitzak dira gure arnasa,
euskara da geure hitza.
Mizto gaiztoek dioten arren
“nola daiteke hori mintza?”,
guretzat dena ederra duzu;
haragi, hezur ta mintza.
Zu gabe zer da euskaldun baten
gogoa eta bizitza?
Gure artetik zu ostu nahian
alper-alperrik dabiltza. (bis)
Doinua: “Aita izena kantatu behar”