Abenduan ekin zien lanei Campezo enpresak. Lehenik eta behinTxurruka kalearen parean dagoen zubian eusteko sistema egokitu zuten,eta metalezko barandak jarri bi aldeetan, 90 metro luzekoa alde bateaneta 85 metrokoa bestean, hain zuzen ere. Egokitzapen horrek zubiarenazpian dagoen pasabidea hiru metro luzatuko du, Foru Aldunditikadierazi duten arabera.
Okendotik Eitzara
Zumarragako saihesbidearen iparraldeko bidegurutzetik (32,650kilometro puntua) aurrera berrituko dute errepidea. Okendo kalerantzsartzen den gunetik GI-632 errepidearen loturarainoko bitartean,Eitzaraino. Birgaitze lanak ia bi kilometroko errepide zatian egingodira. Horretarako, lehendik dagoen zorua goratu egingo dute,altzairu-hauts birziklatua asfalto bihurtzeko teknika berriarekin.Lanak bereziki nabarmenak dira Txurruka kalean, errepidearen zati batitxita baitago.