Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Habi-ohea (133.alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/01/23
Otamotz
Maldan gora nekez, karriketan zehar hotz, bizikleta zaharra suma zitekeen nire atzean, argazkiaren eskuinaldean. Non atera genuen argazki hura? Zuk egin al zenuen? Bai, hala uste dut. Zenbat bizipen kale haietan, oroitzen? Istorio ugari dituzte gurpil horiek, istorio gehiegi ditu txirrin ugertuak. Barre egiten genuen atarian lehertuak. Eta han zinen zu ere: euripean makurtua, izkinan makurtua, ezkutuan makurtua, beldurrez makurtua, belaunak hartuta, han zinen. Baina, esan: nork egin zizkigun erretratuak?

Hutsik nago barrutik, baina ez zait ezer gehiago sartzen, ez dago miseria gehiagorentzat lekurik, ez dago odol uholde hau jasango duen kupelik, ez dago barmanik aho beroak hozteko koktel izoztuak egin ahal dituenik, ez dago, ez dago. Nor da inor zure bizimodua epaitzeko? Nor da inor zure epitafioa baimenik gabe zuri-beltzean jartzeko? Nor da inor ezagutu zintuela esateko?

Baduzu gogoan Esoporen istorioa? Astoarena? Ba omen zen behin asto trebe eta ausart bat. Egun eguzkitsu batez, astoa izerditan blai eginda zegoen,
leher eginda. Alboetan saski bi zeramatzan: gatzez bete-beteak, bata zein bestea. Ibai bat gurutzatzen ari zela, irrist egin eta uretara erori zen asto gaixoa, gure asto nekatua. Gatz gehiena urarekin disolbatu egin zen; eta astoa, bizkarra arin-arin zuela, txistuka
irten zen ibaitik, lasai, fresko, deskantsatuta. Baina, beste egun batez, hura ere eguzkitsua, beroa, uda-udakoa, belakiz beterik hurbildu zen ibaira, eta, irrist egin baino lehen, uretara salto egin zuen nahita. Gure asto alferra konturatu zenerako, belakiek ibaiko ura xurgatu zuten; eta, pisuaren pisuz, ibaian hondoratu eta ito egin zen.

Ni ere hala nago, hondoan, itota. Belakiek ezin dezakete malko gehiago xurga. Eta nire bizkarrak ez du zama hau gehiago jasan nahi. Ibaira bota nahi dut neure burua eta ez ditut kontuan hartuko ez malko gaziak ez belaki bustiak. Astoa baino astoagoa izan nahi dut, eta hondoan egon, bertan loak hartuko nauen esperoan, inork aterako ote nauen esperoan, ibai ertzean zure isla noiz ikusiko zain. Malko gabe zain.

Beltz dastatu zenituen bart nire negar anpuluak, eta beltz suma dezakezun arrosarekin natorkizu bisitan orain. Hemendik entzun zaitzaket, hemendik senti zaitzaket, hotz baino hotzago, hil baino hilago. Zelai hezean moilatua nago. Zer gertatu zaizu? Zer egin dizute?

Gure gotorlekua zen ohea, zure erresuma eta nire konkisten agertoki zena, hutsik aurkitzen dut gau eta egun. Argi nahiz ilun, hotz nahiz bero, ez dago lurrunik, ez dago irririk, ez dago zetarik, ez dago deus. Kaosa da: osotasun hutsa eta ezereza. Ez zaude. Lur, zizare eta harrez eraiki dizuten habi-ohea eragitera etorri naiz faltan zauzkadalako. Ez zauzkadalako.

Ontzi galera baten ostean bezala nago, gidatzen ninduen naoa itsasoak eraman du. Ohe azpian gordetzen zenuen kutxari eutsi natzaio buia bat balitz bezala. Irudi eta letren bilduma hau igurzten dut uneoro, atera ditut soinekoak, atera ditut armairutik bakero eta kamisetak, zapatak ere, kendu ditut apaletik. Irakurriko ez ditudan liburuak ere utzi dizkizut alfabetikoki gordeak, itzultzen zarenerako, behar dituzunerako, esnatzen zarenerako, berpizten zarenerako, berraragiratzen zatzaizkidanerako.

Agian neu ere ilun nagoelako, ke usaina hartzen dizut. Morez jantzita ikusi zaitut sukaldeko atean, horregatik etorri naiz hona, nire albotik guztiz joan ez zarela jakiteko. Nahi dudanean ikus zaitzakedala ziurtatzeko. Betiko lora eraman zaituena aurkitu arte ez dut etsiko, eta bitartean, zure loa zainduko dut.

Estalkiak ihes egin dio bihotzeko zuloetan ilun eta sakonenari: Pandoraren kutxa ireki da, eta nire erraietako sehaska hotzenean ezkutatu naiz: amets gaiztoenen kutxan hartzen dut lo gauero, beldur latzenen saskian esnatzen naiz egunero, laztan arrotzenen ohean lortzen dut kontsolamendua, malko lehorrenen baoan egiten diot min neure buruari, eta zu ez zaude hemen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
4

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
5

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
6

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT