
Iazko proiektuaren jarraipena izan da;iaz goiko solairuan nutrizio zentroa Jacmel Haitiko herrian irekinahi genuen, aurten berriz , beheko solairuan, dentista besaulki bat,orain arte Euskaditik joaten den dentistak kanpineko besaulkianegiten zuen bere lana eta ekipo talde elektrogenoa nahigenuen lortu .
Horretarako, loteria atera genuen, beresalmentarekin lortu genuen 750 €, dendan 8.575 €-ko salmentaegin genuen eta dena ordaindu ondoren gelditu zaizkigu 1.474 €,donatibotan 190 € jaso ditugu eta gastuak 135 € izan dira, beraz,diruz atera dugun kopurua 2.552 €- koa izan da.
Baina gurehelburua ez da izan dirua ateratzea soilik, kontzientziazio lana ereegiten dugu.
Alde batetik, bidezko merkataritza erakutsiz, gureproiektuari buruz adierazpenak eman eta agian gu gehien atseginduguna, lizeotik datozen taldeak, dendan egon ondoren , lana eginbehar izaten dute, eta aurtengoa oso ederra izan da edo bestelairakurri bertso hau:
Saia gaitezen ikusten behintzat
hurbil gaitezen egira
pobretasuna ugaria da
ta ez gelditu begira
poltsikoak urratu pixkat
pare bat euro sikira
Elkartasuna bidal dezagun
Urretxutikan Haitira.