Esan bezala, Donostialdetik abiatuko gara eta ALDURA (551 m), ZARIA (628 m), MUNERRE (786 m)), BIANDITZ (845 m) eta GATZARRIETA (813 m) tontorrak bisitatu ondoren, Donostiako Udaleko jabego eta Goizuetako lurretan den Artikutza urtegiaren finkara iritsiko gara. Zeharkaldian zehar, bistak oso zabalak dira, bai Gipuzkoa mendebaldeko eta Lapurdiko kostaldeak, eta Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroa iparraldeko mendi gehientsuenak ikusiko dira ibilaldia osatzen ari garen bitartean… gero bestalde, ORREAGAko MUGARRI bat eta MAIRUBARATZAK eta TRIKUHARRI bat ikusi ahal izango dira, bertan geratu diren aztarna historiko eta zahar gisa. Ibilbidea 5 bat ordutan bete daiteke. Animatu eta parte hartu. Irteera Zumarragako Elizatik goizeko 7:30ean izango da. Dagoeneko zerrenda irekita dago. Parte hartu nahi duten mendizaleek, izena gure egoitza berrian eman dezakete –Zumarragako Zelai-Arizti Kultur Etxean, 2. solairuan-, astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara, baita gure telefono zenbakian -943723385 -, mezu bat utziz (mesedez kontaktu telefonoa ere utzi).
Irteera ordua: goizeko 7:30ean.
Iraupena: 5 ordu.
Tokia: Zumarragako eliza.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide