
-Karmelo Landa.
-Sonia Jacinto.
-Jesus Mari Agirre.
-Aitor Arantzabal.
-Mikel Etxaburu.
-Eusebio Lasa.
-Peio Xabier Galvez.
-Mikel Garaiondo.
-Joseba Zinkunegi.
-Josetxo Ibazeta.
-Iñigo Balda.
-Txema Jurado.
-Karmele Aierbe.
"Erakunde terroristako kide" izatea edo "erakunde terrorista bati laguntzea" leporatzen diete. Gaur bertan eramango dituzte Madrilera eta asteazkenean epailearengana eramango dituzte atxilotuak.
Gaztesarean irakurri ahal izan dugunaren arabera, Peio Galvez atxilotu aurretik, bere gurasoen etxeinguruan bere anaia erretenitu zuten, poliziak ez baitzekien ziur nonbizi zen Peio eta anaia Peioren etxea non zegoen erakustera behartuzuten, ordurarte erretenituta eramanaz. Bitartean anaia hainbat aldizmehatxatu dute Madrilera eramatearekin. Horrela, Peio Galvez goizeko 4terdiak aldera izan omen da atxilotua bere etxean zegoela.
Peio Galvez Grande-Marlasca epaileak 2005ean martxan jarritako 203/05 sumarioaren barruan inputatuta zegoen, EHAK-ko presidentea Juan Carlos Ramos, Jesus Mari Agirrediruzaina eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko komunikazioarduradunarekin batera. Peio Galvez-ek Ezker Abertzalea Eusko Legebiltzarrekotaldearen prentsa arduradun lanak egiten zituen.
Greba orokorrerako deia
Atxiloketen aurretik, atzo arratsaldean egindako prentsaurrekoan, EzkerAbertzaleko hainbat kidek greba orokorra deitu zuten ostegun honetarako(hilak 14). Karmele Aierbek azaldu zuenez, "errepresio judizial,politiko eta poliziala" salatu eta "baiezkoa esango diogu markodemokratikoari eta herri honen independentziari"
Egoera salatzeko ekimenak
- Urretxun, 20:00etan Potros enparantzan asanblada eta manifestazioa antolatu dute gaurko.
- Bestalde, egoera salatzeko hainbat ekimen jarri dituzte abian hainbat blogarik: