
Lanek aldaketak eragingo dituzte trafikoan. San Gregoriokaletik Elizkalerantz, Urretxura joateko asmoarekin, jaisten direnekSekundino Esnaola kaletik joan beharko dute. Bidezarretik jaisterakoanSoraluze kalea hartzea badago, hortaz asteburuetan Piedad kaleanmoztuta egoten bada ere, orain Soraluze kaleko bidegurutzeraino jaisteabadago.
Autobusetan aldaketak
Autobusei dagokienez, Legazpirako autobusa ez da Labeagakaletik pasatuko, Elizkaleko geralekutik Berrikiko geralekura zuzenjoango baita. Kalebarren pasabide garrantzitsua eta herrigunea izanik,bai oinezkoentzat, bai kotxean doazenentzat kontuan hartzeko aldaketakizango dira.
Iaz Kalebarren-Areizaga plazan egindako berrikuntzetan bestepauso bat emango da kalea berrituta, eta zulo ugari dituen errepidezatia konponduko dute.
Bestalde, Zumarragan Iparragirre hiribideko espaloiaberritzeko lanak hasi ditu Udalak dagoeneko. Momentu honetan espaloizaharra puskatzen ari dira, eta berria Zelai Arizti parkearen ondoandagoen Secundino Esnaolan egindakoarekin lotuko dute. Gune horretan erezoladura aldatzeko asmoa dago, Iparragirre hiribidetik La Sallekozubira bitartean.
Azkoitiko errepidea
Era berean, GI-631 errepidean, Azkoititik datorrenean, hainzuzen, zoruan birgaitzeko egiten ari diren lanak eragina izaten aridira Okendorako sarbidearen inguruan. Lanak bide ertzean egiten aridiren arren, eta oraindik zorua berritzen berez hasi ez diren arren,atzo trafikoan bere eragina izan zuen, norabide batean eta bestean etenbaitzuten kotxeen pasoa.
Errepide horretako lanak Gipuzkoako Foru Aldundiarenardurakoak dira, eta Campezo enpresari esleitu dizkio. Iazko abuztukoDiputatuen Kontseiluaren erabakiz GI-631 errepideko 32,650 eta 34,420kilometro-puntuen artean zoruaren egitura birgaitzeko lanak enkanteraatera ziren, 1.016.686,94 euroko aurrekontuarekin eta lau hilabeteanegiteko epearekin.
Bide zoruaren egitura birgaitzeaz gain, 32,820 kilometropuntuan dagoen zubiaren eusteko sistema egokituko dute. Orain artehorretan aritu dira. Metalezko barandak jarri dituzte bi aldeetan, 90metro luzekoa alde batean eta 85 metrokoa bestean. Halaber, 33,795kilometro puntun dagoen azpiko pasabidea hiru metro luzatuko dute.
Abendutik apirilera
Lanak abenduaren 10ean hasi ziren. Campezoko arduradunenarabera «martxa onean doaz eta momentuz epearen barruan bukatuko dugu,hemendik bi hilabete eta erdira gutxi gorabehera,eguraldiak eragindakoaparteko atzerapenik gertatzen ez bada behintzat». Zoladura berritzekolanak ez dira azkenera arte hasiko: «Hemendik bi hilabetera hastekoasmoa dugu, izan ere lehenengo ertzak zabaltzen ari gara. GeroEtxeberriko zubian hasiko gara, eta horrek emango digu lan gehien».
Trafikoari dagokionez, enpresaren arduradunen arabera,momentu jakin batzuetan izan daiteke trafikoan gutxieneko eraginen bat,baina ez dute errepidea erabat moztuko.