
Deserosotasuna
«Badakigu azkenaldian deserosoa izan dela sarbidea, itzulihandia eman behar zelako erietxearen inguruan. Gainera moduluak hotzakziren, eta hori lehenbailehen konpontzea zen asmoa», azaldu du AlbertoColinak, Zumarragako ospitaleko gerenteak. Gune berrituan hamalau gelaberri jarri dituzte, eta bertan kardiologia, pediatria, alergiak,hematologia eta errehabilitazio guneak izango dira, besteak beste.
Azken bi urte hauetan kokapena berritzen aritu direnbitartean, larrialdietako zerbitzuak kanpoko kontsulten gunea erabiliizan du. Anatomia patologiko zerbitzua lehenengo solairuan egon da etakanpoko kontsultak moduluetan egokitu zituzten. Behin larrialdietakozerbitzu berria ireki zenean, kanpoko kontsultak kokatzeko behin betikolekua egokitu zuten. Larrialdietako eremu berriaren inaugurazioa duelaurtebete egin zen. «Moduluei dagokienez, dagoeneko ez dira erabiliko,baina gerta litezkeen beste erabilpen batzuetarako gordeko ditugu».
Aldaketa gehiago
Sarreraz gain, beste aldaketa batzuk ere egingo dituzte.Artxibategia lekuz aldatuko dute, eta endoskopia unitatea hirugarrensolairuan kokatuko dute. Orain toki horietan lanak egiten ari dira.«Artxibategia lekuz aldatu eta eremu hori beste zeregin batzuetarakoerabiliko dugu».
Kanpoaldeari dagokionez, etxaurrea egokitzeko lanak bukatzenari direla zehaztu du Colinak. «Haizeak asko jotzen du eta hezetasunakeragindako irazketak ere gerta daitezke. Ekiditeko etxaurrea ageriangeratzen den material urdin batekin estaltzen ari dira». Material horiOsakidetzaren beste erietxe batzuetan ere erabiltzen ari dira, osasunzerbitzuaren irudiaren koloreekin lotura baitu.
Zumarragako ospitaleak 25 urte beteko ditu datorren urtean,1984an inauguratu zuten ofizialki. «Hobetzen jarraitzeko proiektuak etaideiak ez zaizkigu falta», gehitu du gerenteak.
Erditze naturala ahalbidetzeko planteamendua
Haurra modu naturalean eduki nahi dutenen eskariakahalbidetzeko eskatuz PSE-EEk aurkeztutako legez besteko proposamenaonartu berri du Eusko Legebiltzarrak. Alderdi Sozialistak jakinaraziduenez Arrasate eta Bilbo eskuinaldeko ospitaleak izango dira erditzenaturala ahalbideratuko duten Osakidetzaren lehen osasun zentroak.
«Zumarragako ospitalean etorkizunean zerbitzu hori ematekoplanteamendua badago. Momentuz Arrasatekoa eta Bilbokoa ereduzkoakizango dira», azaldu du ospitaleko gerenteak.
Legebiltzarrak onartutako testuan agertzen diren zenbaitproposamen dagoeneko eskualdeko ospitalean betetzen direla argitu dugerenteak. Hala, protokolo berriak umeaz jaio eta ondorengo bi orduetanhaurra eta ama ez banatzea eskatzen du, atxikimena lantzeko etaedoskitzaroa hasteko. Zumarragako ospitalean urte asko daramatzate horiegiten. «Kontuan hartu behar da UNICEFen Haurren lagunaziurtagiria berregiaztatu genuela iazko martxoan, besteak beste,amagandiko edoskitzea sustatzeagatik». Euskal Herri mailan Zumarragakoospitalea da ziurtagiri hori duen bakarra. 2002ko martxotik dauka.