
“Vier minuten” filma garatzeko zortzi urte baino gehiago behar izan nituen. Ideia prentsako artikulu bat irakurri ondoren otu zitzaidan, baina pelikula oso pertsonal bat ere egin nahi nuen. Berlineko kartzela batean 70 urte baino gehiagoz irakasten egon zen emakume baten biografiak erakarri ninduen. Ideia horretan oinarriturik, aurkari bat kontrajartzea bururatu zitzaidan, emakume horren oso bestelakoa izango zena.
Beti pentsatu izan dut motibazioa talentuaren sinonimo hutsa zela. Baina, desberdintasunik balego? Eta norbaitek talentua bai, baina motibaziorik ez balu? Historia bat artista baten inguruan dabilenean, guztia lortu dezakeen baina ezeren aspiraziorik ez duen pertsonaia bat sortzeko ideiak asaldatzen zaitu. Artista askok, momentu batean edo bestean, izaten duten burutazio bat da aukera hau.
2005eko Berlinalen Kordes & Kordes Film produkzio-etxea sortu berri zuten Meike eta Alexandra Kordes ahizpekin proiektu honi buruz hitz egiten hasi nintzen, eta segituan babestu zuten. Zailtasunen aurrera atzera egiten ez duen jendea gustatzen zait! Nire lehen pelikula (Shattered Glass) egitea ere ez zen erraza izan, gidoia zenbait urtetan idatzia eduki nuen produkzio fasera pasatu aurretik. Proiektu pertsonalak garatzeak denbora darama.
Neurri handi batean “Vier minuten” bi aktoresa nagusietan sostengatzen da; Traude Krüger adineko pianistaren papera egiten duen Monica Bleibtreu eskarmentu handiko aktoresa, eta talentu berri bat, Hannah Herzsprung, Jenny presoaren pertsonaia egiten duena.
Edozein iradokizun izanez gero edo, besterik gabe, gurekin harremanetan jartzeko: butak21@hotmail.com