'Grand Prix' saioan parte hartu duten zumarragarrak. Zumarragak TVEren El Grand Prix del Verano telebista saioan parte hartu du. Balanegra (Andaluzia, Espainia) herriko ordezkarien aurka lehiatu da eta galdu egin du. Saioa atzo eman zuten eta Zumarragako Udalak hainbat ekitaldi prestatu zituen. Helburua herritarrek saioa elkarrekin ikustea zen. Arratsaldean, haurrentzako puzgarri parkea eta zezen mekanikoa egon ziren plazan, txikienen gozamenerako. Plaza bete egin zen. Jaiak zirela zirudien. Gainera, Maiquel Calvo DJak musika jarri zuen. 21:45ean Grand Prix saioa ikusi zuten, plazan jarri zen pantaila erraldoian. Hor ere jende asko elkartu zen.

