
Horrela, asteburu hau igaro ostean,Aste Santuko oporren ostean izango den bertso musikatuen emanaldiasoilik geratuko da aurtengo ekinaldia bukatutzat emateko (martxoaren29an, Gaztelekun). Asteburu honetan, Gu ta Gutarrak taldearenemanaldia eta herriko bertsolari txapelketako final handia izangodira, zaleen gozamenerako.
Gaur, ostirala, Gu ta Gutarrak taldearenemanaldia izango da Labeaga aretoan, gaueko 22:30etik aurrera. IgorElortza eta Unai Iturriaga bertsolariek eta Josu Zabala, Aitor Rubioeta Xanpe musikariek osatzen dute taldea, eta azken hilabeteetankontzertu andana eskaintzen ari dira han-hemenka. Josu ZabalaHertzainak taldeko musikari ohiaren eta Iturriaga eta Elortzabertsolarien arteko elkarlana aspaldi hasi zen, 1994 urtearen bueltan7 eskale proiektua martxan jarri zutenean. Gu ta Gutarrak taldearenemanaldiari dagokionez, bertsoa eta musika izango ditu ardatz etaprotagonista, eta zenbait bertso sorta musikatuz gain, bat-batekobertsoek ere tartetxoa izango dute. Emanaldia tokian tokira egokitzensaiatzen dira Iturriaga eta Elortza, eta herri bakoitzean “gutargonbidatu” deitzen denaren partehartzea ere sustatzen dute.Zumarraga-Urretxuko emanaldian gutar gonbidatu nor izango densorpresa da emanaldi unera arte. Honetaz gain, hainbat sorpresagordetzen ditu emanaldi dibertigarri honek.
Esan bezala, emanaldia gaueko 22:30eanhasiko da Labeaga aretoan. Sarrera doan izango da, baina emanaldiabaino lehen jaso beharko da txarteltxoa aretoko leihatilan bertan.
Larunbatean, herriko txapelketako finalhandia
Asteburuko bigarren zita garrantzitsualarunbat gauean iritsiko da, Gaztelekun jokatuko den herrikobertsolari txapelketako final handiarekin. Azken asteetan laukanporaketa jokatu ostean, hamahiru talderen artean epaimahaiarenustez txukunen aritu diren hirurek neurtuko dituzte indarrakGaztelekuko oholtzan, gaueko 11etan hasiko den finalean.
Manex Mantxola, Aitor Lizarazu “Ginz”eta Ander Kerejeta “Atxun” bertsolarien Ginz, Ginz, Ginz &Cia taldea, Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Iker SoraluzerenLasatarrak & Billy the Kid taldea eta Amaia Iturriotz, EdurnePlazaola eta Gorka Azkarateren Ameslariak taldea dira finaleankantatzeko aukera izango dutenak. Azken orduan Lasatarren taldeanaldaketa batzuk egon dira eta Uxue eta Soraluzeren partez Eli Lasaketa Asier Muruak kantatuko dute finalean. Kanporaketan talde hauekerakutsitako maila kontuan hartuz, larunbateko finala ikuskizunaparta izatea espero da. Ikusmina, behintzat, ez-ohikoa sorrarazi duzaleen artean.
Finaleko sari banaketa ekitaldiansorpresaren bat edo beste ere egongo dela iragarri dute bertsoeskolakoek. Finaleko partaideei sariak emateaz gain, azken asteetanotamotz.eus atari digitalean martxan egon den Bertsojorranlehiaketako saridunak ere nortzuk izango diren ezagutuko dugu.Honekin, beraz, aurtengo zikloa ia-ia amaitutzat emango da,martxoaren hondarrean eskainiko diren bertso musikatuen faltan.