
Goierri Kirol Elkarteak antolatutako lasterketaren irteeraordua aldatu egin dute azken unean, eta arratsaldeko lau eta erdirakoiragarrita bazegoen ere, tropela 16:00etan abiatuko da.
Kadete mailan ari diren txirrindulariei zuzendutakolasterketa da Mendijurren omenezkoa. Aurten ehun eta hirutxirrindularik hartuko dute parte, hamabost taldetakoak. 46 kilometrokoibilbidea bete beharko dute helmugako marra zapaldu aurretik.
Mendijur gogoan
Goierriren lehendakari Javier Garcia de Andoinek gogoratu duenbezala, Amelio Mendijur Espainiako txapeldun izan zen ziklo-krosean,eta Eitzako gainean istripu larrian zendu zen txirrindularitza probabatean lehian zebilela. «Gure aldetik bere oroitzapena ez galtzea nahidugu, eta horregatik lasterketa antolatzen jarraitzen dugu urtez urte».
Hamahiru eta hamalau urteko txirrindulariek Eitzako gainaizango dute ibilbidean zailtasun handiena. Urretxutik irten etaAzkoitira joko dute; handik Urretxura eta Zumarragara itzuli etaOrmaiztegira jaitsiko dira autobidetik. Ondoren Eitza igo eta Urretxunizango dute helmuga. Bostak eta laurdenerako dago aurreikusitatxirrindularien iritsiera.
Boluntarioen eskasia
Garcia de Andoinek dioenez zailtasunak dituzte Goierrielkartean txirrindularitzaren egutegia kudeatzeko. «Ordezkaririk gabegelditu gara eta inork ez du kargua bere gain hartu nahi. Gero etazailagoa da musutruk lan egiteko prest dagoen jendea aurkitzea, etagure elkartean asko nabaritzen ari gara aldaketa hori. GoierrikoItzuliarekin zer gertatuko den ez dakigu». Irailean jokatu ohi da probahori.