
Asteazkenean, apirilaren 23an,Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira LiburuakPlazara 2008 egitasmoa berriro hurbiltzen da Zumarraga eta Urretxura,bi udal liburutegien eskutik. Aurten asteazkenetik hasita hainbatekitaldi izango dira, beti ere liburuak protagonista izanik etanagusiki haur eta gaztetxoei zuzendutakoak.
Asteazkenean Urretxukoliburutegian burutuko da lehena arratsaldeko bostetan hasita etaLiburu Galdua izenburuarekin. Haurrak liburutegian istorioak entzun,idatzi edota marraztu ahal izango dute beti ere liburuetatikirtendako pertsonaien laguntzarekin.
Ipuinen dekoratuak
OsteguneanZumarragako liburutegian ipuinen dekoratuak egiteko aukera izango da.Tailer hau, liburutegian urtarrilaz geroztik martxan jarritakoIrakurzaletasuna Sustatzeko kanpainaren barruan dago. Honen baitanhileroko azken ostegunetan tailerrak izaten dira 6 eta 12 urtebitarteko haurrentzat, 17:30ean hasita eta ordubeteko iraupenarekin.Honakoan, haurrek ipuin bat entzun eta bertako eszena bat aukeratukodute eszenatoki bat irudikatzeko. Horretarako material ezberdinaerabiliko dute. Parte hartzeko interesa dutenek, aldez aurretik emanbeharko dute izena liburutegian bertan. Kanpaina honetako tailerrakgero eta arrakastatsuagoak gertatzen ari dira liburutegikoarduradunen arabera, parte-hartze handiarekin.
Ostiralean ipuinetako pertsonaiakkalera ateratzen dira. Hasteko kalejira bat izango da Zumarragakoliburutegitik Urretxukora, arratsaldeko bostetan eta ondoren,seietatik zortzietara Areizaga-Kalebarren plazan sei urte bitartekohaurrentzat Txoko Txiki tailerra izango da.