Maria Luisa Alvarez
Ezagutzen dut, baina ez dut partehartzeko ohiturarik. Dena den, kirola egiten dut. Egunero Aginagakobidegurutzeraino joaten naiz txakurrarekin. Ea egunen baten martxanparte hartuko dudan? Sekula ez diot neure buruari erronka hori jarri.Nire ezagunek egiten dute.
Begoña Salamero
2001ean egin nuen lehen aldiz etaordutik urtero parte hartu dut. Laburra osatzen dut eta oso gustura,gainera. Oso giro ona izaten da. Lagunekin joaten naiz eta aurtennire alabak ere parte hartuko du. Senarra, berriz, luzea egiteraanimatu da. Gogor ari da entrenatzen.
Mikel Soria
Ez dut mendi martxa egiteko ohiturarik,baina oso ondo antolatuta dagoela eta giro ona egoten dela esandidate. Jendea behintzat pozik jaisten da. Mendikoa baino gehiagotabernakoa naiz. Ez dut martxa egiteko asmorik, epe laburrean.Aurrerago, nork daki! Nire inguruan jende dezentek egiten du.
Manex Buron
Ez dut sekula parte hartu. Gainera,lanean aritu beharra izan dut beti eta ez dut aukerarik izan. Denaden, ez naiz batere kirolzalea. Mendira gehiago joatea komeni zait,baina… Beno, Irimo aldera joaten naiz batzuetan eta txakurrakpaseatzera ere ateratzen naiz.