Goiargi abesbatzak aurten 25 urte betetzen ditu, eta urteanzehar egingo dituzten beste ekitaldiekin batera emanaldi berezi horidute urtemuga ospatzeko aukera berezitzat. 25 urteetan kontzertu mordoaeskaini ditu han eta hemen Urretxu-Zumarragako abesbatzak, eta ibilbideluzea du egina musikaren munduan.
Emanaldia «erronka berezia» izan da Goiargirentzat, TirriTarrak aurkeztu dion musika berria eta desberdina delakoabesbatzarentzat; baina «ausart eta gogotsu» heldu diote proposamenari,haien esanetan.
Harremana
Bi taldeen artean harreman polita sortu da musikaren bitartez.«Hori helarazi nahi diegu Zumarragako ikus-entzuleei datorrenlarunbatean, Sotto Voce orkestrarekin batera».
Ehun pertsona izango dira oholtzan, «kontzertu erakargarria, indartsua eta sentimenduz betea» emateko.