Zumarragako jaietako zezen plazako ekitaldietarako sarrerak gaurtik aurrera salduko dira.
Gaur (asteartea) eta bihar (asteazkena), 17:00etatik 20:00etara Zelai Arizti aretoko sarreran, Gran Prix lehiaketako sarrerak salduko dira. Gaur Zelai Arizti aretoko sarreran salduko dira eta bihar Zelai Arizti aretoko leihatilan. Ekitaldia uztailaren 4an izango da. Ekitaldian 16 urtetik gorakoek parte har dezakete. Kultur etxean eman behar da izena. Azken eguna ekainaren 23a da.
Ekainaren 22an eta 23an errekortadoreen ikuskizunerako eta behi futbolerako sarrerak salduko dira: 16:30etik 20:00etara, Zelai Arizti aretoko leihatilan. Behi futbolean parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman behar dute izena. Azken eguna ekainaren 23a da. Errekortadoreen ikuskizuna uztailaren 5ean izango da eta behi futbola uztailaren 3an.
Pertsona bakoitzak sei sarrera eskura ditzake gehienez. Haurren sarrerek 3 euro balio dute eta helduenek 5. Ekainaren 25etik aurrera, sarrerak Zelai Arizti kultur etxean salduko dira.
