
Horrexegatik ere, orain dela 12 urte…bera gogoratzearren, Mendi-martxa bat antolatzea erabaki genuen.Datorren maiatzaren 11n, hain zuzen 12. edizioa ospatu behar dugu.Ohi bezala, edizio honetan ere, bi ibilbide desberdin antolatuditugu, bata luzea, 54,5 kilometrotan zehar, Urretxu-ZumarragatikZerain eta Mutiloa herrietako lur-sailetan sartuko dena, azkenikIzazpi, Aizpurutxo eta Irimo tontorretik itzuliz, eta beste batberriz, laburragoa, 24.5 kilometrorekin, Samiño eta Oletatik,Aizpurutxora jaitsi eta Irimotik ere Urretxu-Zumarragara berrizitzuliko dena. Era honetan, bi ibilbideak eskainiz, mendizaleak bereegoera fisikora hoberen egokitzen den ibilbidea aukera dezake.
Ibilbide luzerako, guztira 6 anoa-postujarriko ditugu, 3 ibilbide laburrerako eta antolakuntza aldetik behardiren segurtasun neurriak kontuan hartu izan ditugu ibilbidea gertalekizkiekeen ezbeharrei aurre egitearren.
2007ko ekitaldian ia 1100 lagun bainogehiagok hartu zuen parte bi ibilaldietako batean, eta 1200 bainogehiago 2006koan. 2008ko ekitaldian, gure ahalegin guztiak egiten arigara berriz gure zerbitzu-maila ahalik eta hoberena izan dadin.Horixe baita gure helburua!
Edozein xehetasun kontsultatu nahiizanez gero: Iñaki Beitiaren omenezko XII. Mendi-martxa