Duela zenbait hilabetetik hona, berrixamarra den mendi lasterketen kirol jardueran aritzen den zenbaitherrikide, gure herriotan taldea osatzearen ideia aztertzen aritu da.Azken urteotan Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren bultzadak eraginda,hainbat kirolarik egin du kirol jarduera honetara jauzi eta gure biherriotan ere makina bat mendi lasterkari dagoela nabarmena da.
Hau horrela izanik, honakoa beharrizankomunak dituzten kirolari horiek guztiak talde batean biltzeko uneaproposa izan zitekeela pentsatu da. Modu honetan, mendi lasterketataldea sortzeak Goierri Garaia atletismo taldeari uneotan hutsik duenadar hori betetzen ere lagunduko lioke.
Bihar, asteartea, maiatzak 6, bilerabat egingo da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxe berrian, iluntzeko8etan, taldea eratu eta lehen urratsak ematen hasteko. Bilerahonetara taldeko kide izan nahiko luketen kirolari guztiak gonbidatunahi dira. Taldeak izaera herrikoia izango du, noski, eta norberakfinkatuko ditu bere kirol helburuak. Taldea osatzearen xede nagusia,kirol jarduera honetan aritzen diren kirolari guztien arteko loturakestutzea da, uneotan, gutxi-asko, norbere bidetik dabiltza guztiaketa.
Bestalde, udazkenean Zumarraga-Urretxunmendi lasterketa bat antolatzeko asmoa ere badago. Hasera batean,udaberrian zen lasterketa ospatzekoa, baina azken urteotan egutegialasterketaz gainezka dago, Zegama-Aizkorri mendi maratoia izanikegutegiko erreferentzia nagusia, eta ezinezkoa suertatu da betegabeko egunik topatzea. Lasterketa, beraz, urrian ospatuko daziurrenik. Herriko agintariek begi onez ikusi dute proiektu hauhasieratik eta horrek ere indarra eman die sustatzaileei lanean gogorjarraitzeko. Datozen hilabeteetan, lan horren emaitzak azaleratzenhastea espero da. Bihar, asteartea, hasteko, taldea osatuko da. Gerogerokoak.
Argazkikoak: goiko lerroan GorkaAzkarate, Miguel Angel Uribesalgo. Erdiko lerroan, ezkerretikeskuinera, Juanjo Igarzabal, Juan Ignacio Senosiain, Gorka Sasieta.Beheko lerroan, Iñaki Unanue, Beñat Urzelai, IñakiGanuza.
