Agerraldia EAren salaketaren testuinguruan eta baita ezkerabertzalea gobernuan dagoen herrietan PSE-EEk eta EAJk aurkeztutakomozioen harira egin zuten. «Galdutako gobernu esparruakberreskuratu edota ezker abertzalea udaletatik kanpo uzteko saiakerakdira hain zuzen», esan zuen Gorka Garmendia zinegotziak.
Alkateak egindakoaren berri eman zuen. «Arauak seihilabetean amaituta egongo zirela esan nuen, eta epea luzatubeharrean izan gara atera berri den Zoruaren Legearekin bat etordaitezen. Euskal Herriko lehenengo herrien artean egongo garahorretan».
Aurrekontuak hurrengoan
Ikastolakoproiektua azken fasean dagoela jakinarazi du. 2008rako udalaurrekontuak onartu gabe daude oraindik Urretxun, eta gobernuakhurrengo osoko bilkurara eramango dituela iragarri du.
Legealdiahasi zenetik egindakoen artean, zirkulazioa ordenatu, tabernenfuntzionamendua arautu, eta Urretxu eta Zumarragaren artekokolaborazioa sustatu direla gogoratu du Zabalak. Udalaren barnekokudeaketa hobetzeko lanean ari direla ere azaldu du.
Arau ordezkatzaileen berritasunak,besteak beste
- Etxebizitza. Gazteentzako alokairuko eta babeseko etxebizitza beharrak aztertu eta arau berrietan txertatu dituzte.
- Irimo. Mugikortasuna eta irisgarritasunari lehentasuna emanez, Irimo industriguneko berreraketa eta bertan kalitatezko auzo berri bat sortuko dute.
- Urretxu-Zumarraga Ikastola. Ikastola eta Lizeoa uztartuko dituen proiektua Ikastolari helarazi diote jada. Proiektu horri jarraiki gaur egun dagoen tokian geldituko litzateke ikastetxea. Estalitako frontoia, futbol eta saskibaloi zelaiak eta zirkulazio eta irisgarritasun arazoei irtenbidea emango dien proiektua da.
- Kirol azpiegitura berriak. Egun udal igerilekua dagoen tokian kiroldegi berria kokatuko dute.
- Lizeoa. Garaialde Lizeoa dagoen gunean etxebizitzak, lur azpiko aparkalekua, gainazaleko kirol gunea, erabilera anitzeko frontoi estalia, kultur eta gizarte eragileentzako azpiegitura berriak, aisialdirako gunea, haur eskola berria eta adinekoen egoitza berria.
- Lur azpiko aparkalekua. Barrenkaleko idi probalekuaren azpian.
- Dentsitate baxuko etxebizitzak. Elizalderen jarraian.
- Zirkulazioa. Ordenazio berria.
- Industrigune berriak. Egun dagoen lurzoru kopurua gaindituz.
- Santa Barbara. Aisialdi gunea zabaltzea aurreikusiko dute arauek.
–> Urretxuko EA «zur eta lur» geratu da PSE-EEk egin dion eskaeraren aurrean
–>PSE-EEk "mozio etikoa" aurkezteko ekimena hartu dezala eskatu dio EAri
–> Urretxuko EAren idatzia
–> Urretxuko Udal Gobernuaren idatzia (2008-5-8)