Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Alargunak, pentsio duinen eske (137. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/05/19
Otamotz

Jose Mari Azkarate: “Alargun askok arratsaldeko seietarako ohera joan beharra dute, ez baitute berogailua ordaintzeko dirurik”

Appalur elkarteak Urola Garaiko pentsionistak, aurretik erretiratuak eta alargunak biltzen ditu. 340 bazkide ditu. Gipuzkoan aipatutako giza taldeen eskaerez arduratzen diren zazpi talde daude. Gainontzekoak Irun, Pasaia, Donostia, Tolosa, Oñati eta Eibarren daude. Hauek guztiak Afevas Euskadiko federazioaren adarrak dira.

Azkaratek aipatu duenez, elkarte hauek guztiak 90eko hamarkadan sortu ziren. Izan ere, garai hartan pentsioetan aldaketak eman ziren. “Felipe Gonzalez Espainiako presidentea eta Carlos Solchaga nafarra ministroa zirela, pentsioak murriztu egin ziren. Ordura arte alargunek senarraren pentsioa eta eurei zegokiena kobratzen zuten eta ordutik aurrera, berriz, senarrarena bakarrik”.

Bestalde, Appalurreko kideak euretako askok lan egiten zutenean kobratzen zutena baino askoz ere gutxiago jasotzen dutela kontuan hartu behar dela dio. “Lanpostu murrizketa izan zen eta 46 urtetan lan egin eta kotizatu ondoren, pentsioen oinarri arautzailearen %60arekin gelditu nintzen. Sindikatuek ez gaituzte sekula defendatu: beraientzat hilda gaude, dagoeneko ezin baitiegu botorik eman”, dio amorruz.

Azkarateren eta bere kideen eskaera aurretik erretiratuek, 65 urte bete ondoren, %100 kobratzea da. Baita alargunen egoera hobetzea ere. “Alargunen egoera gurea baino okerragoa da. Honetan lanean hasi ginenean euren senarren pentsioen oinarri arautzailearen %45 kobratzen zuten. Guk %70 eskatzen dugu beraientzat”, esan du.

Appalurrek eta gainontzeko elkarteek hobekuntza batzuk lortu dituzte dagoeneko. “Duela urte batzuk alargunek %46 kobratzea lortu genuen. Puntu bakarreko igoera da, baina oso garrantzitsua. Izan ere, estatuari borroka irabazi diogula esan nahi du. Egun %52 ari dira kobratzen”, azaldu du.

Dena den, garai bateko pentsioak oso txikiak zirenez, askok hutsaren hurrengoa jasotzen dute. “Gutxienekoa 493 eurotan dago jarrita eta askok hori kobratzen dute, senarraren pentsioaren %52a kopuru hori baino baxuagoa baita. Askok arratsaldeko seietarako ohera joan beharra dute, ez baitute berogailua ordaintzeko dirurik. Senarra hil ondoren aho bat itxi da, baina lehenago zituzten gastu asko dituzte: zergak, ura, argindarra… Estatu espainiarrean 1.200.000 lagun inguru daude egoera horretan eta Esperanza Agirrek hilean 6.000 eurorekin ez zuela nahikoa esan zuen!”, aipatu du Azkaratek.

Kotizatu zutenei dagokienez, euren egoera hobetu egin da. Izan ere, berriro ere bi pentsioak kobratzen dituzte: alarguntasunarena eta eurek kotizatu zutenaren araberakoa. Dena den, topea jarri zaie: 877 euro. Hala ere, Azkarate baikorra da eta euren aldarrikapen guztiak lortuko dituztela dio. Duela gutxi alargun guztiek gutxienez 600 euro kobratzea lortu dute. Ekainetik aurrera Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak kopuru horretara heltzeko falta zaiena ordainduko diete.

Dena den, dagoeneko jende asko bidean geratu dela gogoratu nahi du. “Alargun merkeak poliki-poliki hiltzen ari dira eta gobernuari doan aterako zaizkio. Zertarako daude, jendearen alde lan egiteko edo euren poltsikoak betetzeko? Euren helburua azken hau dela uste dut. Dirua pentsio-fondoetan sartzeko esan digute, baina diru hori erabiltzeko ordua heltzen denean kendu egiten digute: nik urtean 13.000 euro irabazten ditut, baina deklarazioa egiteko orduan ordaindu egin behar dut eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ edo IRPF) igo egin digute. Alargunei berbera egiten diete”.

Cecilia Perez, Bittori Gartzia eta Rosario Suarez: Hiru alargun eta pentsioek eragindako hamaika gabezia

Alargunek bizi duten egoeraren berri izateko onena eurekin hitz egitea da. Hiru lagun Zintzo-Mintzoren egoitzara etorri ziren euren eguneroko bizitzaren berri ematera: Cecilia Perez eta Bittori Gartzia legazpiarrak eta Rosario Suarez urretxuarra. Perezek 87 urte ditu eta duela 30 urte baino gehiago gelditu zen alargun. Gartziak 60 urte ditu eta 11 daramatza alargun. Suarezek 69 urte ditu eta iaz gelditu zen alargun. Bizitza osoa lanean eman ondoren, hileko azken egunak kobratzeko egunaren zain ematen dituzte.

Perezek, familia aurrera ateratzeaz gain, etxetik kanpo lan egin zuen. “Legazpiko etxe guztietako zoruak garbitu ditut, baina kontraturik gabe lan egin dut eta ez dut ezer kotizatu”, dio. Gartziak ere ez zuen kotizatzerik izan. “Kantabriarra naiz jatorriz, San Vicente de la Barquerakoa, eta arrantzarako sareak josten lan egin nuen. Aitarentzat egiten nuenez, ez zidaten ordaintzen”.

Suarezek ere etxetik kanpo lan egin zuen. “Zaharrak zaindu nituen eta urte horietan kotizatu egin nuen, baina alargun gelditu nintzenean nire pentsioa galdu nuen. Senarrarenaren hiru laurdenekin gelditu nintzen”, azaldu du.

Jose Mari Azkaratek ondo ezagutzen zuen du hiru emakume hauen errealitatea. “Bakoitzak pentsio mota bat du. Cecilia da estatuari merkeen ateratzen zaiona. Izan ere, bere senarra aspaldi hil zen eta garai hartako oinarri arautzailea oso txikia zen. 525 euro kobratzen ditu eta duela gutxira arte 493 jasotzen zituen. Bittoriren senarraren oinarri arautzailea nahiko altua zen, baina berak 669 euro besterik ez du jasotzen. Rosariok alargun pentsioa eta berak kotizatu zuenari dagokiona jasotzen ditu, baina biak gehituta senarrak kobratzen zuenaren %75 besterik ez du”.

Ceciliaren kasua bereziki gogorra da, 30 urte baino gehiago baitaramatza pentsio oso baxuarekin. “525 eurorekin zerga guztiak ordaindu behar ditut eta inork ez dit ezer barkatzen”. Hori gutxi balitz, Bittori Gartziak ondo dioen moduan, azkenaldian oinarrizko elikagaiak izugarri garestitu dira. “Lehen hilabetea pasatzea lortzen nuen, baina orain arazo larriak ditut. Benetan gaizki pasatu dut: gas enpresakoek 150 euro kobratu zidaten, argindarrekoek 50, telefonoa, ura… Bidaia bat egiteko asmoa nuen eta bertan behera uztekotan izan nintzen, baina seme-alabek halakorik ez egiteko esan zidaten eta dirua eman zidaten. Hori lotsa! 60 urterekin etxetik kanpo lanean hasi behar izan naiz!”. Ceciliak ere seme-alabek laguntzen diotela aipatu du. “Euren etxearen hipoteka ordaintzearekin nahikoa ez eta, gainera, niri dirua eman behar! Hori iruditzen zait gogorrena”, dio.

Azkaratek hau guztia argi eta garbi argitaratzea nahi du. “Ez dakit estatu mailako agintariengana helduko garen, baina bertakoek jakin dezatela behintzat. Duela urtebete Aldundiaren aurrean elkarretaratu ginen alargunen bizi-baldintzen hobetzea eskatzeko, ELA eta LAB ere bertan izan ziren, eta gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldataren mailara igoko zutela agindu zuten. Dena den, lotsagarria da. Soldata horiekin emakume hauek ez dute ondo bizitzerik eta mirariak egin behar dituzte hilabetea pasatzeko”. Cecilia Perezek 30 urte baino gehiago daramatza hala eta dagoeneko ohituta dagoela dio.

Rosario Suarez duela gutxi gelditu zen alargun eta oraindik ez da egoera berrira egokitu. Bere senarra Azkarateren lankidea izan zen. “Irimon ordainketa-etendurak 1976an hasi ziren eta ordutik hona soldata igoerak hitzarmen kolektiboaren azpikoak izan dira. Ondorioz, oinarri arautzailea ere gutxi igo da eta horrek Rosarioren pentsioan eragina izan du”.

Emakume honek hilabete amaierara larri heltzen dela dio. “Semea nirekin bizi da, baina ez diot ezer eskatu nahi. Izan ere, bere soldata ere ez da altua. Etxebizitza erosteko mailegua eskatu du eta, azkenaldian baldintzak gogortu direnez, ez diote eman. 3.000 euro irabazi behar ditu mailegua lortzeko. Hori panorama! Bere arropa erosten du, baina janaria-eta nik ordaintzen ditut. Dirua eman nahi dit, baina ez dut hartuko. Semeak ahalik eta gehien aurreztea nahi dut. Ea egunen batean etxebizitza erosterik duen!”.

Argi dago hiru emakume hauek ez dituztela egungo gizartearen kontsumo-ohiturak. “Sekula ez dugu gastatu egun jendeak egiten duen moduan. Arropa dezente dut, baina ez dakit noiz erosi nuen zer edo zer niretzat… Ezin dut!”, dio Suarezek. “Lehen egunero joaten nintzen erretiratuen egoitzara kafea hartzera. Orain astean behin. Supermerkatuan, berriz, markarik gabeko produktuak erosten ditut. Askotan apenas afaltzen dut. Ile-apaindegira ilea moztera bakarrik joaten naiz eta lehen baino gutxiagotan. Nik neuk tindatzen dut ilea. Neguan ur hotzarekin garbitu nituen platerak. Beti ondo bizi izan gara eta orain hala egon beharra… Eskerrak lanean hasi naizen… Etxean gelditzen nintzen lur jota eta seme-alabak zer edo zer gertatzen zitzaidala konturatu ziren. Semeak eta suhiak lana eskaini zidaten. Eurekin bazkaltzen dut eta horrek ere mesede egin dit. Nirekin haserretu ziren ez nielako nire arazoen berri eman, baina nahikoa dute beraiek euren kontuekin…”, gehitu du Bittorik.

Dena den, egungo gazteei inbidia diela dio. “Egungo gazteen pentsaera nahiago dut. Guri aurrezten irakatsi ziguten eta zertarako? Zahartzarora heldu gara eta ez dugu ezer! Seme-alabei ahal duten bitartean gozatzeko esaten diet”. Rosario ez da iritzi berekoa. “Ni seme-alabei ahal dudan guztia uztearen aldekoa naiz. Ez naiz aurreztu izanaren damu”.

Azkaratek, berriz, gazteek adinekoek egindako sakrifizioaz jabetzea nahi du. “Gerra ondorengo urteak pairatu genituen eta guk jaso dugu herri hau. Guk utzitakoa hartu dute eta ez digute nahikoa eskertu”. Bittori Gartzia iritzi berekoa da. “Gure adinekook ez dugu seme-alabek guk pasatako gabeziak jasatea nahi. Hori dela eta, askok denetik eman diete. Ez da hori egin behar. Zer edo zer nahi badute, eurek lortu behar dute”.

Horretan, erreportaia honetako protagonistak eredugarriak dira. Izan ere, euren aldarrikapenen alde gogor borrokatzen ari dira. “Telebistan gasolina-eta Europako gainontzeko herrietan baino merkeagoa dagoela entzuten dudanean, sutan jartzen naiz. Telebistari builaka hasten naiz eta bizilagunek zoratu egin naizela pentsatuko dute… Nola esan dezakete hori telebistan? Normala da gainontzeko tokietan gauzak garestiagoak izatea, soldatak askoz ere altuagoak dituzte eta! Gure pentsioak Europako eskasenak dira. Zergak ordaintzeko bakarrik gara europarrak!”, dio Bittori Gartziak.

Azkaratek gai berari eutsi dio. “Alemaniarrak Mallorcara etortzea normala da. Euren pentsioekin bertan primeran bizi daitezke eta gainera ez dute berogailurik ordaindu behar. Gure soldatekin Alemaniara joateko moduan gaude ba!”, esanez amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT