
Plazan ikusgai
Bihar izango den Seat 600 autoen erakusketari dagokionez, aurten 30-40 auto izango dira ikusgai goizeko hamarretatik Euskadi plazan, seiak arte. Baina tartean irteera egingo dute eta bi geldialdi, bata San Cristobal auzoan eta bigarrena asteburu honetan festak ospatzen dituen El Salvadorren.
Antolatzaileen arabera, "gero eta parte-hartzaile gehiago ditugu ekitaldi guztietan eta hori sustatzeaz gain etortzen diren kotxe eta motorren kalitatea ere zaindu nahi genuke. Iaz hiru berrikuntza izan ziren, Car Cross delakoa, Karts lasterketa motorren erakusketa eta "arrakastatsuak zirela ikusirik aurrera ekitea erabaki dugu aurten ere", azaldu zuten. Motorren erakusketaz gain ordu erdi inguruko ibilbidea prestatuko dute.
Motorraren inguruko egitaraua
- Igandean. Seat 600 autoen erakusketa. San Cristobal eta El Salvador bisitatuko dituzte.
- Ekainak 7 eta 8. Automodelismo txapelketa La Salle Legazpi eskolako patioan.
- Ekainak 15. Karts lasterketa. Zumarraga Hiria Karting II Txapelketa. Entrenamenduak goizeko hamarretan hasiko dira eta lehiaketa ordubietan bukatu. Iazko zirkuitoan ez da aldaketa nabarmenik egongo eta lehiaketak irauten duen bitartean oinezkoek tarte bereziak izango dituzte bidea gurutzatzeko.
- Ekainak 22. Auto Klasikoen erakusketa. Antiora bisita egingo dute.
- Uztailak 5. Car Cross erakustaldia Argixao Estadioan.
- Irailak 14. Motorren erakustaldia eta eskualdera irteera.
- Azaroak 15. Sunsundegiren omenezko XI. Klasikoen Rallyak Donostiatik irtenda Zumarraga izango du tarteko helmuga.