Ikastaroa 40 ordukoa da eta maiatzaren 12 eta ekainaren 6a bitartean gauzatuko da. Legazpiko Bikuña Jauregian ematen ari dira ikastaroa, non atal teoriko eta praktikoak lantzen ari diren. Azken honen barruan dendetara bisitak egiten dituzte.
2008an Legazpi eta Zumarraga-Urretxuko dendariek formazio programa bateratua egingo dute, hiru herrietako dendari eta komertzio txikien beharrak berdinak direlako.
2008ko egitaraua:
– Merkatal Barne-diseinua: maiatzaren 12tik ekainaren 6ra.
– Estresaren kudeaketa: ekainaren 16tik 27ra.
– Hornitzaileekin negoziaketa: iraila.
– Erakusleihoak eta opariak: urria.
– Kalitatea bezeroari egiten zaion arretan: azaroa