
Helburua, Urretxu eta Zumarragako biztanleei urte guztian zehar herriko dendengan jarri duten konfiantza eskertzea da. Horretarako, zozketak eta herritarrentzako ekitaldiak antolatuko dituztelarik. Beste helburuetako bat noski, Urretxu eta Zumarragako ohiko merkataritza bultzatzea da.
Aste guztian zehar Bi-Tarteaneko dendetan erosten dutenek zozketa ezberdinetan parte ahrtzeko aukera izango dute:
- 200 eurotako bost erosketa-bale.
- Bi pertsonentzat Asturias edo Kantabrian zortzi asteburu.
Ostiral eta larunbat arratsaldean gainera, bezero eta herritarrei zuzenduta, hainbat ekitaldi izango dira. Informazio osatua Goierriko Hitzan.