Antioko elizara atzo itzuli zuten Santa Ana eta Ama Birjina haurra zeneko irudia, zaharberritze prozesuaren ondoren. Bezperan hil zen Jesus Segurola han ere gogoan izan zuten, bai Anton Arbulu alkateak, bai Antzinako Lagunen Elkarteko Jose Roman Urkiolak.
Aurreko irudiekin egin duen bezala, Arietta SL enpresak egin du lana, eta Marina del Rey arduratu da zaharberritzeaz. "Kolpeak eta xilofagoek eragindako kalteak zituen nagusiki", zioen Del Reyk.
Bi hilabete igaro dituzte irudia berritzeko lanetan. Antzinako Lagunen Elkarteak adierazi duenez Arcelor Mittal enpresak diruz lagundu du langintza.
Goierriko Hitzan albistearen gaineko xehetasun gehiago.