Interesatuek ekainaren 26ra arte eman dezakete izena Zelai Arizti kultur etxean (10:00-13:30 eta16:00-20:30). Bazkariaren salneurria 37 eurokoa da. Betetzen ez diren mahaiak zozkatu egingo dituzte, eta horretarako ere izen-ematea zabalik dago; Zumarragako udaletxean apunta daiteke, goizez. Bestalde, larunbat honetan, eguerdiko hamabietan bukatuko da uztailaren 2an Antiora autoz igotzeko baimenak eskatzeko epea.