Iganderako, ekainak 15, Ostadar mendi taldeak Nafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko mugara irteera prestatu du. Orreagatik (952m) abiatuta, Ibañeta lepotik (1.057m), Lauriña (1.278m) eta Argarai (1.220m) gainak igo ondoren, Luzaidera (380m) jaitsiko dira. 5-6 ordu artean egin daitekeen ibilbidea antolatzaileen esanetan.
Goizeko zazpietan irtengo dira Zumarragako eliza paretik. Izena eman nahi dutenek bihar edo ostiralean 20:00etatik 21:00etara Ostadar mendi taldearen egoitzara joan behar dute, edo telefonoz hots egin (943 72 33 85) erantzungailu automatikoan izena eta norbere telefono-zenbakia utzita. Posta elektrokinoz ere eman daiteke izena, ostadar@ostadar.org helbidean. Irterari buruzko informazio zabalagoa taldearen egoitzan edo ostadar.org webgunean lor dezakete interesatuek.
Informazio gehiago Ostadarren webgunean. Ibilbidearen deskribapena, argazkiak, GPS fitxategiak, etab.