
Irteera eta helmuga, Iparragirre etorbidean izango dira pasa den urtean bezala. Box-ak berriz, Renfeko trintxeran kokatuko dituzte. Zirkuituak gainera, Piedad, Bidezar, Elizkale, Urdaneta, Filipinar Uharteak kaleak hartuko ditu. Zirkuituak orotara, 980 metro izango ditu.
Proba 5 mailetan jokatuko da: alebin, kadete, KF3, KZ2 eta Hobby.5-6 urteko arteko haurrak eta helduak izango dira hortaz parte-hartzaileen artean.
Zumarragako Udaltzaingoak gogorarazi du biharko karting txapelketak eragina izango duela trafikoan. Zirkuitua osatzen duten kaleetan,ez da aparkatzerik izango gaurko 17:00etatik igandeko 13:00etara.
Esteban Orbegozo Pasalekura sartzeko edo handik irteteko Hiri Lorategiko bidea erabili beharko dute gidariek. Beraz, zati horrek bi norazko izango ditu.
Gaur 16:00etatik igandeko 18:00etara Legazpi ikastetxeko jolastokia irekiko dute kotxeak aparkatu ahal izateko. Dena den, han aparkatzen duenak igandean 09:00etatik 17:00etara ez du irteterik izango.
Bideoa