Gaur gaueko 22:00etan “Las horas” filma eskainiko dute Urretxun. Butak21 Zineklub Taldearekin elkarlanean antolatu ohi ditu zine-forum jardunaldiak Eraldatzenek. Oraingo honetan Meryl Streep eta Nicole Kidman protagonista dituen “Las horas” filma izango da ikusgai. Film hau Virginia Wolf idazlearen eleberri batean oinarrituta dago.