Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Anjel Lopez: Gabiriatik Amerikara artzain (138. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/06/25
Otamotz

Noiz eta nolatan joan zinen Estatu Batuetara?
29 urterekin joan nintzen. Ordura arte baserrian lan egin nuen. Aita 1949an hil zen, 43 urterekin, nik 13 urte bete berri-berri nituela. Poliki-poliki anaia-arrebek etxetik alde egin zuten: batzuk Orbegozora lanera, beste bat Venezuelara… Amak, 60 urte zituen garaian, baserriko lanetan ez zidala gehiago lagunduko esan zidan. Zer egingo nuen, bada? Alde! Zer dago baserrian? Etxe zahar bat besterik ez genuen eta belarrak-eta bizkarrean eraman behar izaten nituen ganbarara. Auzoko batzuek Azkoitiko euren iloba Estatu Batuetan zegoela esan zidaten eta haien bitartez joan nintzen.

Ezkondu gabe zeunden, beraz…
Orain ere bai! Estatu Batuetan beldurtu nintzen ni emakume kontuarekin… Gure nagusia banandu egin zen eta andreak etxea eta autoa kendu zizkion. Hasi ezak bizimodu berria! Banantzea gogorra da, ez diru kontuagatik bakarrik.

Zer espero zenuen Amerikara joan zinenean?
Hemendik alde egitea eta zerbait egitea besterik ez.

Zer aurkitu zenuen bertan?
Goian zerua eta behean lurra. Nueva Yorkera heldu nintzen nafar batekin batera eta gure bila ez zen inor etorri. Aireportuan ikusi nuen lehenengoz eskailera automatikoa. Garai hartan igotzeko bakarrik jartzen ziren halakoak. Nire gauzak utzi eta berehala probatu nuen. Nueva Yorketik Los Angelesera joan ginen. Han ere ez zegoen inor gure zain. Iparraldeko familia baten ostatura joan behar ginen eta azkenean lortu genuen. Hara heldu, bazkaldu eta musean jokatu behar zela. Galdu egin genuen eta nire bikotekideak dirurik ez zuenez nik ordaindu behar izan nuen!

Non hasi zinen lanean?
Handik egun gutxira Nevadara eraman ninduten. 2.000 ardiren kargu jarri zidaten. Txoriak kantuan, besterik ez zegoen han. Amuarrain asko zeuden eta horiek harrapatzen ematen nuen eguna. Gero mendizerrara joan nintzen, Pou anaiek duela gutxi igo duten Kapitain Handiaren ondora. Paraje hura ezezaguna zen niretzat eta beldur ederra pasatu nuen. Zakurra eta asto zahar bat besterik ez nituen lagun. Pare bat hilabete ematen nituen han goian. Ez zen toki arriskutsua, baina kriskitin-suge asko zeuden. Hartzak ere bazeuden, baina ez nituen sekula ikusi. Puma, ordea, ikusi nuen.

Eskopetarekin joaten al zinen?
Hasieran ez. Txabolarik ere ez zegoen. Kanpin-dendan lo egiten nuen. Astean bi aldiz edo janaria ekartzen ziguten eta etortzen zenak konpainia apur bat egiten zidan. 3.000 metro ingurura geunden eta abuztua erdialdean elurrak zuritu egin zuen behin. Maiatzaren azkenalditik urrira bitartean izaten ginen han.

Arrantzan aritzeaz gain, zer gehiago egiten zenuen?
Ehizan aritzen nintzen. Orein asko zegoen. Kumeak botatzen nituen. Guardek etxea zuten eta hamabi bat egoten ziren. Behin bat etorri zitzaidan. Hura bere hizkeran eta ni nirean… Surik ez egiteko esan zidan, gauez ikusi zuela largabistekin. Ehizean ere ezin zen egin eta behin salatu egin ninduten. Autoa gelditu zuten eta erriflea kargatuta nuela ikusi zuten. Amerikan nengoela eta han erriflea ezin zela kargatuta eraman esan zidaten. Arrazoia zutela erantzun nien, Espainian kargadorea eramaterik ere ez zegoela.

Bakardadea, arriskua… ondo kobratuko zenuten behintzat.
Batere ez. Hemendik atera nintzenean hango soldata 15.000 pezetakoa zen eta hemengoa 4.000koa. Itzuli nintzenerako hemen denek autoa zuten. Gauza bat genuen ona, ez genuela gasturik.

Oporrik ba al zenuten?
Kontratuan bai, baina… Nagusi bakarra izan nuen. Zugarramurdikoa zen, nire moduko astapotroa. Ni baino gazteagoa zen. Bera ere artzain joan zen eta diru pixka bat egin zuenean ardiak erosi zituen. Ni joan nintzenean 3.000 ardi inguru zituen eta itzuli nintzenerako 10.000 bat. Denak lapurtutakoak! Nola ba bestela? Lursailak ez ziren bereak, baina nagusia New Yorken bizi zen igual… Dena den, lapurra lapurren beldur beti!

Ondo moldatzen al zinen berarekin?
Bai. Batzuetan ardi zaharren bat kentzen nion, baina hainbeste zeuden… Han zakurrek jaten zutena hemengo familiek ez dute jaten oraindik. Jatekoa sobera zegoen.

Libre zenituzten egunetan zer egiten zenuten?
Euskal festetan izandakoa naiz. Telebistan azaldu izan diren Renoko eta Nevadako euskaldun asko ezagutzen ditut.

Ingelesez hitz egiten ikasi al zenuen?
Ikaragarri… harriekin! Dena den, tratante lanetan ere aritu nintzen hilabete batez-edo. Ardi zaharrak apartatu eta saldu egiten nituen. Nagusiari esandako salneurrian baino garestiago saltzen nituen eta aldea niretzat hartzen nuen. Bestalde, bost saltzen banituen, nagusiari lau saldu nituela esaten nion. Inork ez zituen kontatzen! Nagusia gustura nuen gainera.

Zenbat denbora egon zinen Estatu Batuetan?
Bost urte. Ordurako paperak nituen eta ondo nengoen: nahi adina janari eta gasolina nuen. Nagusiak ez dio hori edonori ematen, e! Izan ere, etxekoontzako gasolina tankea genuen. Kamioi handiak ere gasolinarekin ibiltzen ziren han.

Makina bat anekdota izango dituzu.
Heldu eta gutxira nagusiak utzitako astoak ihes egin zidan. Topatu genuenerako basapiztia egina zegoen. Beste bat utzi zidan eta behin 250 kilo kargatu nizkiola gogoratzen dut. Bigarrengo honek ere ihes egin zuen. Topatu nuenean makilarekin buruan eman nion eta seko geratu zen. Mekaguen! Orain egin diagu ona! pentsatu nuen. Errezatzen ere hasi nintzela uste dut. 10 minutura-edo altxatu egin zen. Etxera eraman nahi eta ez zuela nahi… Gainean jarri nintzen eta bota egin ninduen. Mekaguen! Berriro sekulako pasada eman nion. Halako batean etxera eramatea lortu nuen eta nagusiari Ameriketara ez nintzela astoekin berriketan ibiltzera joan esan nion.

Zergatik itzuli nintzen?
Anaia Venezuelan nuen eta 17 urte ziren ikusten ez nuela, ama ere Venezuelara joan zen eta bost urte pasa nituen bera ikusi gabe, oporrik ez nuen… Bestalde, Amerikan gelditu zirenak ere… Gu hemengoak gara, e! Nagusiak bizitza han utziko nuela esaten zidan eta oso erratuta zegoela erantzuten nion. Mendira kanpin-dendan joaten nintzen eta ni joan nintzen urtean karabana erosi zuen. Bota nion… Bestalde, bera ere Euskal Herrian jaiotakoa zela eta egunen batean bere herrira itzultzeko esan nion, bihotzak hori eskatzen ziola eta. Negarrez hasi zen.

Han gelditu ziren euskaldunek ere bihotza hemen dute beraz.
Ez izan dudarik. Hona etortzen diren kolonbiarrak-eta antzera daude. Inork ez du bere herria bere borondatez uzten. Asko hemen neskaren bat haurdun utzi zutelako edo soldadutza egin nahi ez zutelako joan ziren. Familia, lagunak… hemen utzi eta gutxi aberastu dira han. Baserritar asko apenas jaisten ziren herrira eta bat-batean soldadutza egitera Ceutara joan behar zutela esaten zieten. Ez da harritzekoa ihes egitea.

Itzuli al zara Estatu Batuetara?
Ez. Ez dut kartzelara joan nahi.

Kartzelara? Zer egin zenuen ba?
Ardi beltza… Ez nuen behar bezainbeste zerga ordaindu. Handik atera nintzenean itzultzeko asmorik nuen galdetu zidaten aireportu guztietan eta baietz erantzun nien. Serio begiratzen zidaten… Kontraturik gabeko etorkinak oso gaizki ikusita zeuden, baina zorionez nik paperak nituen. Nire paperak begiratzera ere etorri ziren pare bat aldiz.

Zergarik ordaindu ez bazenuen, diru pixka bat ekarriko zenuen.
Etxea erosteko adina besterik ez. Hasieran Ipeñarrieta kalean bizi izan nintzen eta gero Zumarragako Urola tabernaren gainean.

1969an itzuli zinen. Oraindik gaztea zinen. Zer egin duzu ordutik aurrera?
Hasteko, parranda ederrak egin nituen. Gustura hartu nituen sagardotegiak eta bertako giroa. Estatu Batuetan alkoholemia proba zegoen ni joan nintzenerako eta zuzen ibili beharra zegoen… Dena den, euskaldunak oso ondo ikusita geunden. Euskaldunak ginela esan eta berehala lanerako hartzen gintuzten.

Sagardotegietara joateaz gain, lana ere egingo zenuen.
Lehenengo urtebetean ez nuen inon lan egin. Gero nire anaiarekin eta lagun batekin autoentzako tailerra ireki nuen Santa Lutziko gasolindegi ondoan. Guk alde egin eta gutxira hango negozio guztiek porrot egin zuten: han zeuden bi tailerrek, gasolindegiak, bi tabernek… Guk lan asko egiten genuen, baina lan txarra zen: bati autoa garbitu, besteari olioa aldatu… Jubilatu bitartean bertan lan egin nuen.

Noiz erretiratu zinen?
Duela 13 urte.

Zer egin duzu geroztik?
Lagunei gezur batzuk esan eta… Ur-Gain elkartera hamarretakoa egitera joaten gara, kafetegian ere elkartzen gara, tarteka lagunok bazkariak eta afariak egiten ditugu, Gabiriako baserriko baratzera joaten naiz, ehizan egitera, garai batean perretxiko bila ere bai… Hemendik ez dugu ezer eramango eta!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT