Aldarrikapenaren ikur Hiruki Arrosa bistaraziko dute gaur. Kolektibo horrek gaur egungo gizarteko alor askotan jasaten duen eskubide urraketa salatzeko nazioarteko eguna da ekainaren 28a, eta Udalak bat egin nahi izan du EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak egindako eskariarekin.
Udaletxeko balkoi nagusian eskegiko dute gaur Hiruki Arrosa, kontzentrazio eremuetan homosexualak bereizteko erabiltzen zuten ikurra.