Urolako hauteskundeen ondotik zuzendaritza berria lanean hasia da dagoeneko. Urola talde sendoa osatu nahi dute, jubenilak eta ezagutza eta beteranotasuna duten jokalariak batuz. Urola Elkarteak nagusiki lehen taldean arreta jartzen duen bazkide kopuru nabarmen bat dauka Asier Murua Urolako futbol saileko presidentearentzat.
Egungo zuzendaritza batzordearentzat oinarrizko futbolak garrantzi handia duen arren bazkide horiei ere erantzun behar zaie. Hori dela-eta arreta berezia eskainiko diote lehen taldeari. Datorren denboraldirako entrenatzailea Iñaki Garai arrasatearra izango da. Bergaran hirugarren mailan, Arrasaten Preferente mailan eta neskak entrenatzen jardun da Garai. Laguntzaile eta prestatzaile fisiko lanetan Eñaut Urbizu zumarragarra ariko da.
Taldeak uztailean hiru entrenamendu saio egingo ditu, eta abuzturako lana izango dute jokalariek. Denboraldia irailaren 14an hasiko da.
Irakurri Goierriko Hitzan Asier Muruari egindako elkarrizketa.