Driss Elmessioui eta Abdelmaek Khaldoun zumarragarrei elkarrizketa egin diete Diario Vascon atzo hasi berria den Ramadana dela eta.
Driss Elmessioui marokoarrak 34 urte daramatza Zumarragan. 1994an herrian ireki zen meskitako idazkaria izan da. Zumarragakoa Gipuzkoan dauden 7 meskitetako bat da.
Abdelmaek Khaldoun 36 urteko marokoarra ere Zumarragan bizi da. Orain 6 urte Almazara harategia ireki zuen herrian. Harategian arkumea, oilaskoa eta txahala saltzen du, hemengoa. Ezberdintasuna, animaliak hiltzeko moduan datza. Musulmanekin egiten duten bezala, animalia odolusten uzten baitute.
Musulmanen sineskeraren arabera animaliak lepoa moztuta hil behar dira, burua Mecara begira dutela. Haragia Alari eskaintzen zaio. Gipuzkoan, Zumarragan bezala, halal erara merkaturatzen den haragia saltzen duten harategi asko zabaltzen ari dira azken urteetan.
Ramadana
Harluxet hiztegi entziklopedikoaren arabera Ramadana mahomatar urtearen bederatzigarren hila da. Musulmana hilabete osoan egunsentitik ilunabarreraino barau hertsia egitera behartua dago eta erretzea, lurrinak ematea eta harreman sexualak izatea ere debekatua du.
Otamotz herri aldizkarian:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide