
Ehundaka iragarki aurki daitezke webgunean, hainbat ataletan sailkatuta, nahi dena erraz aurkitzekobilatzaile garatuekin, eskaintzaren, prezioaren, lekuaren eta bestehainbat aldagairen arabera.
Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT)Bertako Hedabideak SL-ren proiektua da iragarki laburren azoka hau.Orri nagusia ondokoa da: iragarkilaburrak.com, baina gero, herriinformazioari lotuta, atari txikiak sortu dituzte. Horietako bat daotamotz.iragarkilaburrak.com.
Interneten iragartzeaz gain, aukeradago paperean ere iragarkia publikatzeko. Webguneko iragarkiakpaperean ere plazaratuko dira astero. Ostiraletan ateratzen dutenpaperezko produktuarekin osatzen da proiektu hau. Zortzi orrialdeditu paperekoak eta 100.000 ale banatzen dira.
Otamotz.com ezezik, Euskal Herri osoko15 bat herri-atarik egin dute bat ekimenarekin, eta guztiekeskaintzen dute tokiko iragarki laburren orrialde propioa, denakiragarkilaburrak.com orrialde nagusiarekin lotuta.