Gaur goizerako deituat zegoen gazteurretxuarraren aurkako epaiketa azkarra. Epaiketa atzeratu egin da.Gazteak ertzainak salatu ditu eta ondorioz epaiketa bide normaletatikabiaraziko da, prozedimentu azkarra alboratuta.
Prentsaurrekoa Tolosako epaitegian
Goierrin AHTrenb aurkakomobilizazioetan parte hartzen duten gazteek prentsaurrekoa eman dutegaur 11:30ean Tolosako epaitegi aurrean. Ertzaintzaren aldetikjasaten duten akosoa salatu dute ohar batekin. Gazte urretxuarrarenagertatu diren kasuetako bat dela adierazi dute. Asko baitira esandutenez, Urola Garaian eta Goierrin ertzaintzaren jazarpena jasatenduten gazteak.
Prentsaurrekora 40 gazte ingurugerturatu dira baita kalez jantzitako bi ertzaina ere adierazidutenez. Liskarra ere izan da bi ertzainetako bat prentsaurrekoamobilez grabatzen hasi denean. Gazteek grabazioa gelditzeko eskatudiotenean, han zeudenak identifikatzen hasi dira ertzainuniformatuak. Bi gazte identifikatu dituzte azkenean.
Han zeudenek salatu dutenez, gaur kalezjantzita zeuden ertzainekin gertatutakoa ez da kasulitatehutsa izan,jasaten ari den poliziaren akosoaren adibide garbi bat baizik.
Urretxuko gaztearen testigantza
Hilaren 22an bere autoa autobiatikgidatuz zihoala, Usabiaga pabiloiaren pareko errepidean atzeko autokokalez jantzita zihoazen bi poliziek oihuka gelditzeko agindu zioten.Pabiloiko aparkalekuan sartzeko agindu zioten eta bertan sartzerakoanbeste ertzaintza patruila bat zegoela jabetu zen.
Salatutako gazteak dionez, bere leihoraetorri eta oihuka hasi ziren segituan uniformedunak. Bera gisahorretan harrapatzeko gogoa zutela eta horrelakoak esanez. Autoarenpaperak eskatu zizkiotela adierazi du gazteak. Oihuka jarraitu zutenbera zeregin horretan zen bitartean. Bira eman eta kolpe bat emanziotela azaldu du urretxuarrak bere adierazpenetan. Berak moduhorretan ezin zutela gelditu esan zien eta haiek lepotik heldutairainka hasi ziren.
Hainbat multa jarri zizkiotela adierazidu gazteak bere testigantzaren bitartez. Ondoren kaputxadun poliziakagertu eta esposatuta eraman zuten. Autoan sartu eta komisaldegiraeraman zuten. Bertan gelditu ziren ertzainek bitartean bere autoaerregistratu zutelarik.
Gazteak dioenez komisaldegian bestepolizia batek “kartzelan amaituko duzue eta zuen senitartekoakAHTan joango dira zuek bisitatzera., izorratu zaitezten” bezalakoakesan zizkion.