Aurreikuspenen arabera datorren urtekoudaberrian hasiko dituzte eraikin berria egiteko lanak. Guztira 1500koadroko azalera izango du hiru solairutan banatuta. Eraikin berriazubi baten bitartez komunikatuko da ospitalearekin. Alberto Colina,Zumarragako ospitaleko kudeatzaileak esan duenaren arabera, bertankontsultak eta erresonantzia magnetiko nuklearreko zerbitzua ezarrikodira. Berrikuntzen helburua, gaixoei gero eta zerbitzu hobeakeskaintzea da.
Berrikuntza gehiago
Handitze lanez gainera, tokoginekologiaeta erditze zerbitzuak ere berrituko dituzte. Berritzeko lanakapirilean hastea aurreikusten da. Honek kirurgia alorrean aldaketabatzuk egiteko aukera utziko du. Ebakuntza gela berriak egingo dira,egun daudenak baino handiagoak izango dira, puntako teknologia etaahal izanez gero ebakuntza-gela adimendun bat ere ezarriko dira.
Oftalmologia
Horiek etorkizunari begirako proiektuakdira, baina Zumarragako ospitalea etengabeko eraberritzean dago. Egunoftalmologia zerbitzu berri bat egiten ari dira, aparailu etabaliabide berriak izango dituena, gaixoek dituzten arazoei erantzunegokiago bat emateko balioko dutenak.
Uda aurretik digestio eta arnasendoskopia unitate berria ireki zen eta urte hasieran puntakokardiologia ebazpen kontsulta berri bat ere inauguratu zuten.