Gaur arratsaldeko osoko bilkuranAntioko proiektuaren etorkizuna izango da berriro ere mintzagai.Udalak deituriko ideia lehiaketako baldintzak onartzeko bozketaegingo da. Zumarragako Udalean PSE-EEk gehiengoa duela kontutanhartuta, ez da ezustekorik espero, eta behin baldintzak onartuta,argi berdea emango zaio ideia lehiaketari.
Ideia lehiaketa
Mikel Serrano Zumarragako alkateakideia lehiaketa honek ez du aurretik bere alderdiak egindakoproposamenarekin zerikusirik. 1.500 metro koadroko lur eremuaninterpretazio zentro bat eta ostalaritza zerbitzu bat egitea da asmoaazaldu duenez. Baldintza horiek kontutan hartuta, ideia lehiaketaraaurkezten diren proiektuak aztertuko ditu epaimahai batek. Serranokargitu duenez epaimahai hau Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzakoteknikariek eta Arkitekto Eskolako ordezkariek osatuko dute.
Ezadostasunak
Dena den, herriko elkarte, talde etabizilagun ugarik aurkeztu dute publikoki Udalaren ideia honekikoezadostasuna. Antiguarekin herri plataformak adibidez, lehiaketahonen bitartez PSE-EEk aurrez aurkeztutako proiektua berraktibatunahi duela salatu du prentsaurrean. Plataformak Udalak proposatutakoabaino eraikin txikiagoa egitea nahi du, eta hau Elizalde baserriankokatuta egotea. Horregatik Elizalde baserriko jabeekin negoziaketaberrabiarazteko eskatu dio.
300.000 euro
Alkateak esan duenez, Elizalde baserriaerosteko 300.000 euro pasatxoko eskaintza egin die Udalak jabeei.Jabeek ez dute baiezkorik eman eta Serranok esan duenez, fax batenbitartez elkarren arteko harremanak amaitutzat eman dituzteElizaldekoek.
Antioko proiektuaren inguruko informazio gehiago otamotz.eus-en:
- Antiguarekin herri plataformaren gutuna argitaratu zuen Goierriko Hitzak igandean.
- Ezker abertzaleak Antioko proiektuaren inguruan erreferenduma planteatzen du.
- Antiguarekin taldeak egoki ikusi du ideia lehiaketa burutzea.
- Antiguarekin taldeak azken ekimenen berri eman du.
- Antiguarekin plataforma ingurunearekiko errespetuzko proiektu baten alde.
- Antiguarekin plataforma aurkeztu zen atzo.
- Antioko proiektu alternatiboak.
Argazkia: ARESTI