Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Mesedetako lekaimeak: mende bete Zumarragan (141.alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/11/24
Otamotz

Mesedetakoek hiru probintziadituzte estatuan eta horietako baten egoitza nagusia Zumarragakoa da.Beste biak Granadan eta Madrilen daude. Bestalde, probintziakoarduraduna Sor Maria Pilar Gallego urretxuarra da. Gainera, bertakoelizan beata izateko bidean dagoen Sor Isabel Lete osintxuarra dagohilobiratuta.

Mesedetako lekaimeen kongregazioa JuanNeponucemo Zegrí y Moreno apaizak sortu zuen Malagan 1878an.Gizon hau dohatsua da egun eta santu izateko bidean da. Bere helburunagusiak behartsuei laguntzea, garai hartako gizartekodesberdintasunei aurre egitea eta kristautasun falta gainditzea izanziren.

Kongregazioa asko zabaldu zen denboragutxian. 10 urte pasatu aurretik 50 erresidentzia zituztenpenintsulan. Mojek eskoletan, ospitaletan eta asiloetan lan egitenzuten, besteak beste. 1883an Amerikara iritsi ziren, Txilera hainzuzen ere. Egun Europa, Latinoamerika, Afrika eta Asiako 18herrialdetan daude. 1.185 lekaime dira guztira.

Euskal Herrian 23 komunitate dituzte:12 Gipuzkoan, 6 Araban, 3 Nafarroan eta 2 Bizkaian. 1941tik gaurdaino18 komunitate utzi dituzte. Horietako bat Legazpikoa da. Bertara1937an heldu ziren, Patrizio Etxeberriak egun Santa Kruzerresidentzia den ospitale-egoitza ireki zuenean. Mojek 2001ekourtarrilean utzi zuten Legazpi. Azken urteotan bokazio falta dago etahorrek euren misioaren etorkizuna baldintzatzen du.

106 urte daramatzate dagoeneko EuskalHerrian lanean, 1892an heldu baitziren: Arrasatera hain zuzen ere.Bertan asilo lanak ere egiten zituen ospitale baten eta eskola batenardura hartu zituzten. Ordurako hainbat lekaime euskaldun zeuden.Izan ere, urte batzuk lehenago, Zegrik Malagako katedralean diru eskezegoen Zangotzako behargin batekin topo egin zuen. Bere herriraitzultzeko diruaz gain, kongregazioaren berri ematen zuen gutun bateman zion parrokoarentzat. Handik hiru hilabetera lehen laueuskaldunak heldu ziren Granadako nobiziatura. Euretako bat, SorFilomena Gorraiz, kongregazioko bigarren nagusia izan zen.

Beste nagusi nafar batek, Sor FlorenciaSaezek, Zumarragako nobiziatuaren irekiera bultzatu zuen. Emakume haubertan hil zen 1924an. Nobiziatua 1915ean ireki zen, baina mojak1910ean heldu ziren. Bertan ospitale-asilo bat zegoen, behartsueilagundu nahi zieten bi emakumeren esku, eta hauek lekaimeen laguntzajaso zuten.

Aipatutako bi emakumeek ez zuten beharbezalako medikuntza zerbitzua eskaintzeko baliabiderik etakonponbidea Silverio Garmendia mediku zumarragarrak eskaini zuen.Erretiratu ondoren jaioterrira itzuli zen eta bere ondasunak asiloarieman zizkion. Bertan buru-belarri lan egingo zuen jendea ere beharzen eta egokiena lekaimeei deitzea zela pentsatu zen. Hala,mesedetakoak heldu ziren.

Garai hartako nobiziatu bakarraGranadan zegoen, baina kongregazioko atea jotzen zuten neska asko etaasko penintsula iparraldekoak ziren. Sor Margarita Uribesalgozumarragarra, adibidez. Hori dela eta, Florencia Saez nagusiakpenintsula iparraldean beste nobiziatu bat irekitzea erabaki zuen.“Granadako nobiziatuak bi arazo ditu: bertako klima ez da onaEuskadiko eta Nafarroako gure gazteentzat eta gainera gurekongregazioak sakrifizio handia egin behar du horrenbeste jendeurtean hirutan edo lautan Espainiako alde batetik bestera mugitzeko”,aipatu zuen.

Hasieran Nafarroako Alkoz herriahautatu zuen, baina Zumarraga bisitatu zuenean hau iruditu zitzaiontokirik egokiena. Asilo ondoko lurra erosi zen bertan eraikin berriaegiteko.

Lau lagun jarri izendatu zituenegitasmoaren arduradun: Antonio Amundarain eta Andres Olaetxeaapaizak, asiloko lekaime-nagusia eta Luisa Elosegi, SilverioGarmendia medikuaren alarguna. Azken honek gastuez arduratuko zelaagindu zuen. Apaizek obraren ardura hartu zuten eta asilokolekaime-nagusiak lanen berri ematen zion Florencia Saezi.

Lursail hartan garia zegoen eta zatitxobat hala utzi zuten, inaugurazio egunean bedeinkatuko zen ogiaegiteko. 1914ko maiatzaren 15ean eman zitzaion hasiera egitasmoari,meza batekin. Bertara langileak ere joan ziren.

Halako lanek buruhauste asko sortzendituzte eta honako honetan ere hala izan zen. Obra hasi eta hilabeteeta erdira Udalak geldiarazi egin zuen, eraikin berria hilerritikgertuegi zegoela eta. Bi apaizetako batek alkatearekin hitz eginzuen, baina ez zuen nahi zuena lortu eta gobernadorearengana jo zuen.Lanak berehala berrabiatu ziren.

Handik gutxira, arazoak sortu zirenberriro. Luisa Elosegik komentu batera erretiratzea erabaki zuen etabere senarrak utzitako ondasunaren zati bat dote bezala eman zuen etabestea nobiziatuaren eraikuntzaz arduratzen ari ziren apaizei utzizien. Elosegi adineko emakumea zen dagoeneko, ez zuen bizimoduberrira egokitzea lortu eta atzera egin zuen. Hori dela eta, berrirodirua behar zuen. Apaizei senarrak utzitako ondasunen gainekoeskumena kendu zien eta hala nobiziatua egiteko behar zen dirua galduzen.

Lanak Carmen Garmendiaren laguntzariesker berrabiarazi ziren. Emakume hau Silverio Garmendiaren arrebaeta, beraz, Luisa Elosegiren koinata zen. 1915eko martxoaren 19aaukeratu zen inauguraziorako, baina hirugarren arazo bat sortu zen:Udalak eritasun kutsagarrientzako ospitalea egiteko eskatu zuen,asiloak eskaleak hartzen baitzituen. Bertan ez zegoen toki aproposiketa azkenean Urretxun egin zen. Hala, inaugurazio eguna mantendu ahalizan zen. Bederatzi nobiziarekin hasi ziren. Tartean FerminaPaternain zumarragarra zegoen, aurrerago ama Gabina bezala ezagutukozena.

Nobiziatuko lehen arduraduna Maria Aspebergararra izan zen. Gerra osteko urteetan kongregazioko nagusia izanzen eta Zumarragan hil zen 1956an. Bertatik nobizia asko pasatu dira.28rekin hasi ziren, baina urtetik urtera gehiago ziren. 1921ean 106heldu ziren. 1935etik 1977ra 1.109 gazte pasatu ziren herrikonobiziatutik. 1971n etengabeko beherakada hasi zen eta 1977annobiziatua Gasteizera eraman zen.

Ordutik eraikina mesedetako lekaimeengeriatrikoa da. Bestalde, kongregazioak hiru probintzia ditu estatuaneta horietako baten gobernuaren egoitza Zumarragan dago. Probintziakoburua Sor Maria Pilar Gallego urretxuarra da. Bertako etxea osogarrantzitsua izan da beti eta, hala, toki batzuetan lekaimeakZumarragako mesedetakoak bezala ezagunak dira.

Baina mesedetakoek, mojak prestatzeazgain, herriarentzat ere lan egin dute. Aipatu bezala, asiloanaritzeko etorri ziren herrira eta 98 urte daramatzate zereginhorretan. Bestalde, 1966tik 1983ra eskolak eman zituzten: eurenetxean bertan eta lorategian jarritako txabola batzuetan. Hezkuntzaerreforma heltzearekin, mojek lan hau utzi zuten.

Bestalde, beraien elizan makina batlagun ezkondu dira eta Goiargi abesbatzak kontzertua eskaintzen duurtero bertan. Eliza hau, nobiziatua bezala, Florencia Saezenekimenez eraiki zen. Obrak hasi aurretik hil zen. Lehen harria 1927anjarri zen, baina 1929ko irailaren 8an inauguratu zen. Izan ere,zimenduak egiten hasi behar zirenean tunel batekin topo egin zuteneta horrek obra geldiarazi zuen. Eliza ezin izan zen aurrez ikusitakotokian eraiki.

Mesedetakoen eliza urretxuar etazumarragar gehienek ezagutzen duten eraikin xumea da, baina askok ezdute jakingo beharbada bertan dohatsu izateko bidean den lekaimebaten hilobia dagoela: Sor Isabel Leterena.

Emakume hau Bergarako Osintxu auzoanjaio zen 1913an eta 1929an Zumarragako nobiziatura heldu zen. 1931tikaurrera tuberkulosiak jota zeudenentzako ospitaletan  lan eginzuen eta 1939an bere burua Jainkoari eskaini zion. Handik bihilabetera gaizki sentitu zen eta tuberkulosia zuela ikusi zuten.1941eko urrian hil zen.

Sor Maria Pilar Gallego: “Probintziakoazken lekaimea izango da Zumarragako etxeko argia itzaliko duena!”

Sor Maria Pilar Gallego urretxuarraprobintziako burua da. Zamoran jaio zen, baina bere aita laneraetorri zen, Madayara, eta 11 urte dituenetik hemen bizi da.Nobiziatua 1974an hasi zuen eta Zumarragan egin zuen, noski. Beretaldea izan zen hemen egin zuen azkena.

Noiz eta nolatan erabaki zenuen mojaizatea?

Ikasketak Zelai Arizti ikastetxean eginnituen eta 15 urterekin Badiola orrazi lantegian lanean hasi nintzen.Betidanik gizarte gaiekiko interesa izan dut eta Gabonetan zaharrenegoitzara joaten nintzen Badiola anaien oparia eramatera. Zaharrenegoitzak nire arreta pizten zuen. Besteen mesedetan zer edo zer eginnahi nuen, baina banekien bakarrik ez nuela ezer lortuko. Hori delaeta, Urretxuko mojengana jo nuen. Ez genuen elkar ulertu etagurutzeko alabengana joan nintzen, baina hezkuntza alorrean lanegiten zuten. Azkenean nobiziatura etorri nintzen. Joste-eskolakematen zituzten eta amak bidali ninduen ikastera. Sor DoloresAlustizak ireki zidan atea eta Sor Lucia Anduagarengan bidalininduen. Eurak bezalakoa izan nahi nuela erabaki nuen. Egia esan,ongia egin nahi nuen eta denetik egiten zuen kongregazioa toki egokiazela iruditu zitzaidan. 20 urterekin orrazi lantegia utzi etanobiziatuan sartu nintzen.

Laguntzeko borondate irmoa zenuen.

Ez nuen bizitza osoa orraziakpaketeetan sartzen eman nahi. Zer edo zer gehiago egin nahi nuen.Besteen mesedetan lan egin nahi nuen eta nobiziatura etorrinintzenean bokazioa beste gauza bat zela ikusi nuen. Konturatunintzenerako, Jesukristo indar handiz sartu zen nire bizitzan. Beredeia, bizitza Jainkoari ematea… zer diren ezagutu nuen. Prozesuaizan zen eta dena ikasi behar izan nuen, orrazi lantegi batetiketorri bainintzen. Zorionez, hezitzaile oso onak izan genituen. 24urterekin egin nituen botoak, ilusio handiarekin, baina oraindik eznekien ondo bizitza erlijiosoa zer den. Hori urteekin ikasten da,egunetik egunera: bokazioa bizitzea zer den, Jainkoak deituasentitzea…

Nondik nora ibili zara?

Arrasatera joan nintzen eta geroIruñako San Fermin ospitalera. Erizaintza ikasi nuen bertan.Ondoren Frantziara joan nintzen, Lyon ondoko nekazal gune batekoospitalera. Gasteizera itzuli nintzen eta bertan Teologia ikasteaproposatu zidaten. Bertako zaharren egoitzan lan egin nuen. HandikZumarragara etorri nintzen. Probintziako gobernuko kide nintzen etageriatria eta osasun alorraz arduratu nintzen. Ondoren Angolarabidali ninduten: bertako nobiziatuan hezitzaile lana egin nuen.Handik bost hilabetera familian arazo larri bat izan nuen eta itzuliegin nintzen.

Egun probintziako arduraduna zara.

Probintziako lana koordinatzen dut etamisioa suspertzen saiatzen naiz. Probintzia honetan 24 komunitate eta248 lekaime ditugu: Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Bizkaia, Logroño,Santander, Aragoi eta Bartzelonan gaude. Bost lagun arduratzen garaeremu honetako lanaz. Asko bidaiatu beharra dut.

 

Zein da zuen bataz besteko adina?

70 urtekoa da. Ez dugu gazterik. Hala,Zumarragako nobiziatua zaharren egoitza bilakatu da. 15 urte pasadira azkenekoz gipuzkoar batek mesedetako lekaimea izatea erabakizuenetik.

Hori izango da Zumarragako nobiziatuaitxi izanaren arrazoia.

Gasteizera joan ginen, bertan hezkuntzaeskaintza eskuragarriago baitago. Gure garaian Arantzazuko fraideak,pasiotarrak… etortzen ziren eskolak ematera, baina lauzpabostnobizia bakarrik gelditu ziren eta ez zuen merezi. Gainera, etxe hau100 lagunentzako egin zen eta handi gelditu zen.

Zer egiten duzue egun Zumarragan?

Adineko lekaimeen komunitatea dugu etaeraikina geriatriko modukoa da. Horretarako egokitu egin dugu.Bigarren solairuan, berriz, probintzia mailako gobernuaren egoitzadago. 27 lagun bizi gara bertan eta elkar zaintzen dugu. Bestalde,inguruko apaizak erretiroa egitera etortzen dira, formazio topaketakantolatzen dira… Izan ere, Zumarragakoa probintziako eraikinikhandiena da. Herritarrei begira egiten dugun lanari dagokionez,gutako batzuk parrokian laguntzen dugu katekesia ematen, beste batekCaritasen lan egiten du, lan egiteko adinean dauden bik geriatrikoanlan egiten dute… Geriatriko berriko kudeatzaileek lekaimeakadinekoentzat egonkortasun eta segurtasun erreferentzia direla esanzuten. Bestalde, elizan egunero eukaristia ematen da eta gure etxekoateak zabalik daude. Gure elizan jende asko ezkontzen da etakontzertuak ematen dira. Egur asko duenez, akustika ona du. Gurelorategia ere oso estimatua da: eztei argazki asko ateratzen dirabertan.

Zuen arboletako fruta ere oso estimatuada. Haurrak lapurtzera etortzen al dira oraindik?

Bai, bai… Madariak eta sagarrakeramaten dituzte, baina pikuak eta baratza ere baditugu.

Nola ikusten duzue etorkizuna?Gurutzetako alabek herria utzi zuten.

Guk ere hainbat misio utzi behar izanditugu, errelebo falta dela eta, baina Zumarragakoa ez dugu hainerraz utziko. Probintziako azken lekaimea izango da etxe honetakoargia itzaliko duena! Afrikan eta Latinoamerikan nobiziatuak ditugu,baina ezin ditugu gazteak gu zaintzera ekarri. Ezin ditugu eurenherrialdeak uztera behartu. Ahal dugun bitartean adineko lekaimeakahalik eta hobekien zaindu behar ditugu, gure familia baitira etakongregazioa zutik mantendu baitute. Okerren daudenak Gasteizen etahemen daude, eraikinak egokitu baititugu. Bestalde, lauzpabostlaguneko komunitate txikiak mantendu nahi ditugu gizarte alorrekolanak egiteko. Izan ere, erretiro adinean dauden ahizpek ezin duteeskola, geriatriko eta ospitaletan lan egin.

Zuetako bati hemengo egoitzako argiaitzaltzea tokatuko zaiola uste al duzue?

Itxaropentsua naiz. Garai hau ez dabeste batzuk baino okerragoa. Nire ustez egoerak buelta emango du.Bizitza erlijiosoa aldatu egingo dela uste dugu. Dagoeneko komunitatetxikiak ditugu eta ahizpa batzuk etxebizitzetan bizi dira. Zegriklekaime bakar bat dagoen bitartean kongregazioak aurrera egingo duelaesaten zuen. Nire egungo kezka adineko ahizpak zaintzeko tokia izateada. Badugunez, aurrera! Gainontzeko arazoak ere gaindituko ditugu!Zegri abenturazalea izan zen eta gutako batzuk ere bai: kartzeletan,familia desegituratuekin… lan egiten ari dira.

Zer moduz moldatzen zarete Urretxu etaZumarragako bizilagunekin?

Geriatrikotik pasa diren ahizpeksekulako harremana dute bizilagunekin. Jendeak asko maite ditu.Bestalde, kontzertuetara jende asko etortzen da. Goiargiabesbatzakoak lagunak ditugu eta gure festetara etortzen diraabestera. Zegri ohoretsu izendatu zutenean, adibidez. Ezagutzengaituztenek natural ikusten gaituzte. Egia esan, oso jatorrak gara!(barreak). Mesedetakoak irekiak gara. Nire ustez, Zegrik karitateaeta entrega irakatsi zizkigun, baina alaitasunez.

Festa kontuez ari garela, 2010ean zuenetorreraren mendeurrena beteko da. Zer edo zer antolatu behar alduzue?

Egia esan, ez dugu horren inguruanpentsatu. Nobiziatuaren irekiera hartzen dugu aintzat, baina 1910eanheldu ginen. Hurrengo bileran aztertu beharko dugu.

Bukatzeko, Urretxun pasiotarrak etaZumarragan mesedetakoak. Zer moduz harremana duzue?

Eurak beltzez eta gu zuriz. HaiekIrimora joaten ziren eta gu, berriz, Antiora. Euren gazteak gureraetorri ohi ziren abestera eta arduradunak, nobizien aurrean, beherabegiratzeko esaten zien. Egia esan, beti izan dugu harreman onaeurekin. Bi kongregazioen arteko harremana ere ona da. Gure kapilauakdira, bai hemen eta bai Erroman. Gure etxe nagusia han dago. Gainera,Perun elkarrekin lan egiten dugu. Oso fidelak dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT