Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Jose Ignacio Otano: Ez dago bera bezalakorik (141. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2008/11/25
Otamotz

 
Jende gutxik ezagutzen du zure izena.

Batzuek Josina deitzen didate, bainagehienek Otano. Izengoiti itxura du, baina abizen  nafarra da.Gogoratzeko erraza da. Eskola garaitik ezagutzen naute Otano bezala.Egia esan, Jose Ignacio izena ez zait asko gustatzen.

Zenbat urte dituzu?

Uf… Azkenaldian pinpirin samar nabileta neskei ez diet benetako adina esaten! Nahiago dut ez esan…

Non jaio zinen?

Zumarragako Urola kalean jaio nintzen,baina etorkinen semea naiz. Nire aita nafarra zen eta nire amaerrioxarra da. Aita Pitillasekoa zen, baina bere familia Nabaskuesingurukoa zen. Amaren familian judutarrak zeudela uste dut.Abizenetako bat Herrero da eta garai batean judutarrek egiten zutenlan hori. Gainera, ama Inestrillas del Rio Alhama herrikoa da etainguru hartan juduak izan ziren.

Zertan lan egiten zuen zure aitak?

Zenbakiekin ondo moldatzen zen etamatematika berak irakatsi zidala gogoratzen dut. Biltegi batekokontuak eraman zituen, baina lanpostu ziurra izateko Orbegozora joanzen peoi lana egitera. Lanean lehertu zuten eta han bertanbihotzekoak eman zion.

Nola oroitzen duzu aita?

Nik 15 urte nituenean hil zen, bainabihotzekoa bospasei urte lehenago izan zuen. Oso gaizki utzi zuen,baina indar handia erakutsi zuen eta buelta ematen jakin zuen.Irakurtzea asko gustatzen zitzaion eta horretan eman zituen azkenurteak. Aitari hori zor diot: irakurtzeko zaletasuna. Oso harro nagohorretaz. Ez zen gizon arrunta. Oinarrizko Hezkuntza Orokorra bukatunuenean Julio Verneren bilduma oparitu zidan.

Amari buruz, zer esango zenuke?

Pentsio negargarria gelditu zitzaioneta ikastolan garbiketa lanean hasi behar izan zuen.  Orain beregaraian eman zidana itzultzen ari natzaio. Dagoeneko 80 urte ditu etazaintza handia behar du. Ez dut anaia-arrebarik eta aita nik adintxarra nuenean hil zen. Nahi nuen guztia egin nuen eta ama askosufriarazi nuen. Hanka sartu nuen, ikasketak utzi bainituen. LaSallen elektronika ikasten ari nintzen eta ikasle ona nintzen, bainauztea erabaki nuen.

Zergatik utzi zenituen ikasketak?

Inor baino azkarragoa nintzela ustenuen, adinaren kontuak… Dena kaka zaharra iruditzen zitzaidan,baina hori esatea oso erraza da. Alternatibak bilatu behar dira.Horixe bera esan nien duela gutxi gaztetxean irratia sortzen aridirenei: ez dela kritikatzeko erabili behar, erantzunak eskaintzekobaizik. Beno, harira… Aitari gertatu zitzaiona ikusita ez nuenmekanikaz ezer jakin nahi eta elektronika ikastea erabaki nuen.Gainera, musika kontuak atsegin nituen. Hala ere, ikasketak utzi etadenetik egin behar izan nuen: lantxoak, zebrabideak margotu…

Zer egiten zenuen diruarekin?

Kontzertuetara joan, diskoak etaliburuak erosi… Talde pila bat ikusi ditut belodromoan: EricBurdon, AC/DC, Ramones, Clash… Beranduago jazza gustatzen hasizitzaidan eta aste bete eman izan dut Gasteizen eta Donostiankontzertuak ikusten.

Parranda zalea al zinen?

Berandu hasi nintzen erretzen etaedaten: ikasketak utzi nituen garaian. Gauza berriekin mozkortunintzen, baina ez naiz oso parranda zalea izan eta eskolan ez nueniskanbila sortzen. Arazo bakarra asko hitz egiten nuela zen, orainbezala. Bestalde, handia nintzenez, ez ziren nirekin sartzen.

Zure belaunaldiko asko aurrekoenohiturak aldatzen saiatu zineten.

Kontrakulturaren intelektualak ginen.Drogen eragina gogoratzen da, baina kanpotik beste gauza berri askoheldu ziren eta pozik hartu genituen. Izan ere, diktadurak idortasunaekarri zuen eta oraindik hori ordaintzen ari gara. Guk guztiarekinhautsi nahi genuen, baita hemen egiten zenarekin ere. ZenbaitentzatRolling Stones bezalako taldeak entzutea euskal aberria traizionatzeazen. Espainiarekin ez genuen ezer jakin nahi, baina hemen eskaintzenzigutena ez zen askoz hobea. Pantxoa eta Peio eta antzekoez aspertutageunden. Diktaduratik babesteko hemengoari bakarrik begiratzeko joerazegoen eta ez genuen hori nahi.

Nola asetzen zenuten zuen berritasunegarria?

Erromantizismoz hitz egiten ari naiz…Ez geunden egun guztian sormen lanean, e! Dena den, egonezina genueneta musika, pintura, literatura… atsegin genituen. Jack Kerouac,William Burroughs eta enparauak atsegin genituen. Komikia ere gustukogenuen.

Gaztelekuaren lehenengo urteak ezagutual zenituen?

Gaztelekua gure belaunaldiarenaurrekoek sortu zuten eta funtzionamendua bestelakoa zen. Ez zirenhorren puskatzaileak. Gure aurretik arduraduna Miren Iturriotz izanzela gogoratzen dut. Bera izan zen drogazaleak pairatu zituen lehena.Garai hartan kutxarilak zulatzen zirela esaten da, jendeak drogasartzeko erabili ez zitzan.

Nola gogoratzen duzu heroinaren kontua?

Kontsumitzaileen artean denetik zegoen.Batzuek plazer hutsez kontsumitzen zuten eta beste batzuek gauzaberriak ezagutzeko gogoak, askatasun egarriak, eraman zituenhorretara. Alkohola, autoak, futbola… ere droga dira. Kontua buruaerabiltzea da eta horretarako hezkuntza garrantzitsua da.

Dena den, heroinak jende aparta eramanzuen aurretik.

Beno… noski! Heroina koadrila askotansartu zen. Koadrila arruntetara gainera. Egun heroina bazterketarekinlotzen da, baina garai hartan ez zen hala. Ezjakinak ginen etahasieran dena oso polita izan zen: kontzertuak, festak, bidaiak…Baina halako batean amets polita zena izorratu egin zen. Heroinaksekulako gainbehera ekarri zuen. Izan ere, mendera erortzen denakabroi hutsa bihurtzen da eta bere kezka guztiak pikutara joatendira. Hori gutxi balitz, aipatutako ezjakintasunak eraginda, xiringaberbera lagun ezberdinek erabiltzen zuten eta denek kutsatuta bukatuzuten. Hori izan zen okerrena. Heroinari dramatismoa kendu beharzaio: nik neuk probatu dut eta badakit mendean erortzeko arriskuadagoela, baina mediku askok bizitza osoa eman dute morfina hartzen.

Heroinarekin gertatzen ari zenaikusirik, alde egitea erabaki zenuen.

Gainera, sekulako krisi ekonomikoatokatu zitzaigun. Gauza eta toki berriak probatzeko gogoa nuen eta,20 urterekin, Greziara joan nintzen. Izan ere, han lagunak nituen etagainera oso toki erakargarria da. Kretan berotegiak egin zituztenbananak hazteko eta lan asko zegoen. Trenean joan nintzenZumarragatik Greziaraino!

Zer moduz Grezian?

Ondo, nahiz eta lana gogorra izan.Baina nekazaritza lana norbaitek egin behar du, e! Dena den, hemenbaino atzeratuago zeuden oraindik. Gero Peloponesora joan nintzen etaobretan lan egin nuen. Greziara joan eta urtebetera-edo, Epidauroikustera joan ginen eta pareta bat igotzen ari nintzela istripu batizan nuen. Tibia txikitu nuen eta etxera etortzea erabaki nuen.Zumarragako geltokian baserritar batzuek jaitsi ninduten trenetik!Urtebete eman nuen muletekin eta bi urte kosta zitzaidan berriro ongiibiltzea. Denbora horretan guztian ez nuen inongo dirulaguntzarikizan eta amaren kontura bizi izan nintzen. Oso gaizki pasatu nuen.

Zer egin zenuen osatu zinenean?

Kanpoan bizitzeari puntua hartu nioneta animatzaile turistiko ikastaroa egin nuen Ibizan. Lehenago bertanizana nintzen, Koldo Cadiernorekin. Hippy moduan joan ginen, bainaordurako zeharo aldatuta zegoen. Beno… esan bezala ikastaroaegitera joan nintzen eta oso gustura egon nintzen, baina eznintzateke oporretara joango. Dena den, ligatzeko eta txortan egitekotoki aproposa da. Hemen sekulako errepresioa bizi genuen eta hangogiroa gustura hartu nuen. Grezian jada ligatzeko gai nintzela ikusinuen eta konplexuak galdu nituen.

Zer moduz animatzaile lanean?

Hasieran primeran. Lehen bi urteetansei bat hilabete lan egin ondoren, beste hirutan langabeziaordaintzen ziguten. Diru horrekin urtea egiten nuen eta gainerabidaiatzeko denbora nuen. Hirugarren urtean langabeziaren kontuaaldatu egin zuten eta gainera ordurako apur bat nazkatuta nengoen.

Zer egin zenuen ondoren?

Nire moduan bizi zen jende asko ezagutunuen, baina merkataritza arlokoak. Indiaz hitz egin zidaten eta1990ean bertara joan nintzen, sei hilabeterako. Bi aldiz izan naizbertan eta berriro joan nahi nuke. Ibizako arinkeriaz nazkatuta,Indiako izpiritualtasuna gustura hartu nuen. Erlijioaren aurkakoaizan naiz beti, baina budismoa bizitza filosofia da eta ez daproselitista. Dena den, mendebaldekook aspaldi ekin genion bertarajoateari eta dagoeneko dezente kutsatu dugu.

Halako batean, gaztelekuko ardura hartuzenuen.

Ixteko zegoen. Instituzioei ez zaieinteresatzen jendeak askatasunez pentsatzea eta drogen aitzakiarekinnoiz itxiko zain ziren. Drogazaleak tokiaren jabe egin ziren eta egunbatzuetan ez nuen batere dirurik ateratzen. Herrian droga zaleenbiltokia zela zabaldu zen, baina gaztelekuaren izpiritua beste batzen. Ni hura berreskuratzen saiatu nintzen. Horretarako gazte gutxibatzuen laguntza izan nuen. Hits&Fits taldeko gazteekin eskoletangaztelekuaren berrindartzeari buruzko hitzaldiak eman nituelagogoratzen dut. Garai hartakoak izan ziren azken junkieak. Dezentekosta zitzaidan eurak menderatzea. Euren eskubideez hitz egitenzidaten, baina betebeharrez ez zuten ezer jakin nahi…

Zenbat denbora egon zinen gaztelekukobarran?

Bi urte pasatxo. Ordurako asanbladarikez zegoen, baina jendea erakartzea lortu nuen eta garai batekoestatutuak berreskuratu genituen. Lehen urtebetean asko sufritu nuen,ez nuen sosik ikusten… Dirua ikusten hasi nintzenean, estatutuakjarraituz, tabernaren ardura utzi behar izan nuen. Lekukoa XabiZabalok-eta hartu zuten.

Zer egin duzu ordutik?

Beste denboraldi bat eman nuenbidaiatzen, baina azkenean fabrikan hasi beste erremediorik ez nuenizan. GSBko galdategian eta forjan aritu nintzen. Lan fisikoak ez naukezkatzen, baina bururako oso gogorra da. Bi urte eman ondoren, aldeegin nuen. Sekula ez dut inorekin konpromisorik hartu eta nireerabakiek ez diote inori kalterik egin. Amari bai, beharbada, ezbaitu nire bizimodua onartu. Industrian irabazitako diruarekinIstanbulera joan nintzen eta Senegalen ere izan naiz. Dirua izandudan bakoitzean, bidaietan gastatu dut.

Zer gehiagotan lan egin duzu?

Mahats-bilketan, larrialdikoosasun-zerbitzuetan, geriatrikoan… Garai batean ikastaro asko eginnituen. Nire helburua boladaka lan egitea izan da eta horrek bereondorio txarrak ere baditu. Egun langabezian nago berriro, 20 urtenituenean bezala.

Dagoeneko ez dituzu 20 urte, baina adinhori dutenekin harremana duzu.

Hala da. Izan ere, gaztelekua tokierakargarria iruditu zait beti. Arruntasunetik at dagoen bakarra. Ezdut sekula siglarik jarraitu, baina gaztelekuzalea izan naiz beti.Gazteek begi onez ikusten nautela uste dut eta eurei laguntzensaiatzen naiz. Garai batean egin genituen aldizkariak eta pelikulakeman nizkien. Batzuetan koadrilakoek neska-mutilekin egoteko garaiapasatu zaidala esaten didate eta nik tabernek Carrefour diruditelaerantzuten diet. Gainera, gazteekin egoteak gazte mantentzenlaguntzen du.

Zineklubeko kidea ere bazara.

Aspaldiko kontua da. Arestik eta jarrizuten abian eta gero guk berreskuratu egin genuen. Hanka hautsitaizan nuen garaian diru-iturri izan zen niretzat. Soldatatxo batematen zidaten zineklubaz arduratzearen truke.

Aipatutako honen guztiaren ondorioz,herrian aski ezaguna zara. Pertsonaia ia.

Nire pentsaerari fidela izaten saiatunaiz, baina haizearen kontra joatea ez dago ondo ikusita. Ezagunanaiz, nire izaerak horretan laguntzen dit, baina lan kontuan ez dutinongo zorterik izan. Zinez diot: lanpostua gustuko ez badut ere,nagoen tokian nire konpromisoa erabatekoa da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT