Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Joanes Plazaola zumarragarrak Gipuzkoako nota onena lortu du Unibertsitaterako Sarbide Proban

Urretxu,Zumarraga
2026/06/10
Otamotz

Joanes Plazaola Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleak Gipuzkoako nota onena lortu du Unibertsitaterako Sarbide Proban. 10etik, 9,71 puntu lortu ditu. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bigarren nota onena lortu du. Nota onena Ayala Martinez bilbotarrak lortu du: 9,8.

Plazaolak jakin-min handia izan du beti eta horrek ikastera bultzatzen du. “Batzuetan, nahiz eta gaiak astunak edo pisutsuak izan, jakin-minak ikastera bultzatzen nau”. Zientzietako ikasgaiak gustatzen zaizkio, batez ere. “Gehien gustatzen zaizkidan ikasgaiak matematika eta fisika dira. Bat aukeratzekotan, matematika”. Hala, zientzietako batxilergoa egin du lizeoan. Ikasgai guztietan bikain atera du, baina Unibertsitaterako Sarbide Proban ere nota ona behar zuen eta horrek ezinegon apur bat eragin dio. “Zer galdetuko duten, nola galdetuko duten, denborarekin larri ibiliko zaren… beti dago ziurgabetasun puntu bat. Finean, inguru ezezagun bat”.

Hori dela eta, gogor ikasi du. “Hirugarren ebaluazioa amaitu ondoren, astebete hartu nuen lasai egoteko eta atseden hartzeko. Ondoren, lau aste izan ditut ikasteko. Urte guztiko materia hartu nuen, blokeka banatu nuen eta aste bakoitzean zer bloke errepasatu erabaki nuen. Azkeneko astean errepaso orokorra egin nuen”.

Ez zuen espero horren nota ona lortzea. “Banekien azterketak ondo egin nituela, baina hainbesterako… Izan ere, beti dago ezjakintasun puntu bat. Ez dakizu zein irizpide erabiliko duten, kalkuluko akats batek dena hondatu duela iruditzen zaizu eta beharbada ez da horrela izan, sentsazio onak izan arren ezin duzu dena ondo egin duzula ziurtatu…”.

Ikasle asko kexu azaldu dira, matematikako azterketa oso zaila izan delako. Plazaolak 10 bat lortu du, ordea. “Ez zitzaidan iruditu bereziki zaila zenik, baizik eta enuntziatuak ondo irakurtzea eskatzen zuela. Enuntziatu batean ezkutuko pare bat gauza zeuden… Lasai irakurtzea eta denbora ondo kontrolatzea eskatzen zuen. Ariketak erritmoarekin egin behar ziren, ez zegoen pentsatzen gelditzerik”.

Plazaola Salouen (Herrialde Katalanak) dago egunotan, lagunekin, Batxilergoa amaitu dutela ospatzen. Bertan izan du Unibertsitaterako Sarbide Probako notaren berri. “Goizean urduri geunden eta buelta bat ematera joan gara. Ondoren, EHUren plataforman sartu gara. Oso pozik jarri naiz, noski. Poza eta lasaitasuna sentitu dut. Nota horrek gradu ia guztietan sartzea bermatzen dit. Matematika eta fisikako gradu bikoitza egin nahi dut, Bartzelonan. 13,3ko nota behar nuen eta, Unibertsitaterako Sarbide Probaren ondoren, 13,85eko nota dut”.

Berri ona jaso ondoren lasaitua jaso du, baina azkar amaitu zaio lasaitasuna. Izan ere, komunikabide askoren deia jaso du. “EHUtik deitu didate Gipuzkoako nota onena lortu dudala eta komunikabideen deia jasoko nuela esanez. Gaur Port Aventurara joan gara eta eguna mugitua izan da, beraz”.

Irailean Kataluniara itzuliko da, ikastera. Eta ikasketak amaitzen dituenean? “Ez dut asko pentsatu. Matematikak eta fisikak ate asko zabaltzen dituzte: Adimen Artifiziala, teknologia… Baina ez dut oso argi zertan lan egin. Oraingoz, nire motibazioa matematika eta fisikako gradu bikoitza egitea da”.

Ikasketetatik kanpo, saskibaloia eta literatura gustatzen zaizkio. Goierri kirol elkartearen gazte mailako saskibaloi taldean jokatu du, baina taldea utzi beharko du ikasketekin jarraitu ahal izateko. Literaturari dagokionez, lau aldiz irabazi du Urruzuno saria.

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iker Garmendia eta Alice Mazzetti, herritar onenak Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

2026/07/21
Urretxu eta Zumarraga
2

La Salle-Legazpi ikastetxe pareko zubia bota dute

2026/07/25
Zumarraga
3

LAB sindikatuak Urretxuko Udalak "legez kanpoko kontratazioak" egiten dituela salatu du

2026/07/23
Urretxu
4

Maialen Fidalgok Urretxuko zinegotzi kargua utzi du

2026/07/22
Urretxu
5

Urretxuko alkatearen erantzuna EH Bilduk jaien antolaketaren eta Euskal Jaiko desfilearen inguruan egindako proposamenari

2026/07/23
Urretxu
6

Eider Urratek terapia erregresiboari eta sexu abusuei buruzko liburu batean parte hartu du

2026/07/22
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT