Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako nazioarteko egunaren baitan antolatu zuten eskualde mailako lehendabiziko kartel lehiaketa. Lehiaketara aurkeztutako lanek ondoko gogoetak islatu behar zituzten:
1. Emakumeenganako indarkeriaren arrazoiez gogoeta egiten.
2. Emakumeenganako indarkeriaren justifikazioak indargabetzen.
3. Inguruko pasibotasuna hausten.
Irabazleak
Guztira 99 lan aurkeztu dira lehiaketara, 87 Urretxu eta Zumarragako eskoletako haurrek egindakoak izan dira eta gainonrzeko 12ak 16 urtetik gorakoek aurkeztu dituzte. Atzo arratsaldean egin zen sari banaketa ekitaldia Zumarragako udaletxean eta maila bakoitzeko sari bat banatu zen.
Iker Garcia de Albeniz-ek 16 urtetik beherakoen artean lehen saria eskuratu zuen. 200 euroko balioa duen ersoketa bale bat jaso zuen opari. Iker Garcia de Albenizek saria jasotzerako orduan azaldu zuenez, bere lanarekin, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak egoera hori salatzera bultzatu nahi ditu
16 urtetik gorakoen mailan Bizkaira, Sodupera joan zen saria. Iratxe Maruri irabazleak 400 euro irabazi ditu. Bere kartelaren bitartez emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arazoa dela islatu nahi izan du egileak, baita emakumeek jasaten duten sufrimendua islatu ere.
Gaiari lotutako albiste gehiago otamotz.eus-en:
- Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako ekintzek kaleak jantziko dituzte.
- Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko sinadura bilketa.
- Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko kartel lehiaketarako azken egunak.
- Azaroaren 25eko egitaraua aurkeztu dute.
- Emakumeen aurkako indarkeria gai hartuta kartel lehiaketa deitu dute.
- Datozen asteetarako sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du Eraldatzanek.