Tradizio handiko azoka da SantaLutzitakoa. Euskal Herri mailako ganadu feria garrantzitsuenetakoaere bai. Probintzia guztietatik etorritako ganaduzale, nekazari,baserritar etab.en topalekuak izango dira Urretxu eta Zumarragalarunbatean. Aurtengo Santa Lutzitako azokak dena den, hainbatberrikuntza aurkeztuko ditu pasa den edizioekin alderatuta.
Atzo arratsaldeko prentsaurrekoanudaletako ordezkariek esan zutenez, lehiaketak alboratzeko hautuahartu dute. Hauen ordez sariketei indarra ematea da helburua.
Hartara, lehenengo, bigarren etahirugarren sariak desagertu egingo dira eta kalitate maila batgainditzen duten baserritar guztiek izango dute saria. Iaz fruta,barazki eta errezil sagarraren lehiaketarekin egin zuten proba etaaurten ezti, oilasko, kapoi eta abere sariketen txanda izango da.
Berrikuntzekin jarraituz, aberesariketetan atal berri bat izango da; aurten Euskal Herrikomendietako zaldiaren sariketa ere izango baita. Sariketa berri honenhelburua haatik, betiko baserritarrak azokan parte hartzera animatueta kalitate maila igotzea dira.
Gainerakoan azokaren egiturak berdinaizaten jarraitzen du
Urdaneta hiribidea: Zaldi-aziendarennahiz bestelako abereen feria eta lehiaketa.
La Salle Legazpi ikastetxekoikastetxeko patioan: nekazaritzako tresnen feria.
Zumarragako trenbidearen gainekozabalgunean, Urretxuko Iparragirre Kalean eta Abenida Berrian: eskulanen erakusketa eta salmenta.
Zumarragako Elizkale eta Piedadkaleetan eta Urretxuko Labeaga kalea eta Lizeoko parkean:
zenbait produktuen erakusketa etasalmenta.
Euskadi plazan eta Legazpi kalean:
- Errezil sagar, fruta eta barazki lehiaketak.
- Eskulan, jaki, landare etb. erakusketak eta salmenta.
- Idi probak.
Areizaga-Kalebarren plazan:
- Oilasko eta kapoi lehiaketak.
- Sari banaketak.
Gernikako Arbola plazan:
- Barazki, fruta eta ezti lehiaketa.
- Euskal herriko jakien salmenta.
Iparragirre plazan: ardo azoka.
Ederrena pilotalekuan:
- Herri kirolak.
- Pilota partidak
Ikusi hemen Santa Lutzita egunaren bueltan Zumarraga eta Urretxuko Udalak antolatutako egitaraua.