Aurreko astean Urretxun ospatu zenezohiko bilkuran hainbat gai jorratu ziren, tartean omenaldi bat ereegin nahi izan zuten Udaleko kideek. Beatriz Saiz gimnasiaerritmikoko irakaslea izan zen omenaldiko protagonista, irakasle gisaegin dituen 25 urteak eskertzeko egin zitzaion omenaldia, hain zuzen.
Iñaki Zabala alkatearen proposamenez bilkurako azkenpuntua izan behar zena aurreratu egin zuten. 25 urte baino gehiagodira Beatriz Saizek Urretxun gimnasia erritmikoa irakasten igarodituenak. Urrian lesio batengatik lana utzi behar izan zuen eta nahizeta Udalarekin kontraturik ez izan, bere lana nolabait omendu beharzela azaldu zuen alkateak. Omenaldia Urretxuko Udalbatza osoarenizenean, baina bereziki herritar guztien izenean ere egin diotelaadierazi zuen alkateak.
Saiz, hunkituta
Omenduak ezzuen aurretiaz egin zioten omenaldiaren berririk, eta hunkituta jasozuen oroigarria, aretoa bete zuten bere ikasleen txaloen artean.Saizen hitzetan, «udalbatzarrera ager nedin eskatu zidaten, eznekien zertara nentorren, baina merezi izan du. Ez nuen imajinatu ereegiten nire jendea hemen egongo zenik ere. Polita izan da, beraienmaitasuna badakit badudala, baina lan profesional gisa egin duzunzerbaitengatik aitortza jasotzea oso polita da. Ez nuen uste haingogorra egingo zitzaidanik lan hau uztea». Gimnasia erritmikoanmurgilduta 3 urte zituenetik ari dela adierazi zuen; hainbestemaite duen herri honetan norbait izan dela jakiteak aurrerabegira animoak ematen dizkiola gaineratu zuen.