Anonimoa: Zer iruditu zaizukomunikabideek zurekin izan duten jarrera?
Aldaketa handia nabaritu dut. LehenMaila beste mundu bat da. Bi astez behin prentsaurrekora joan beharradaukat. Kamara baten aurrean egoten ohitu behar izan dut. Gutxiesatekoa naiz, hala ere. Dena den, lehengusuak (Jon Balentziagak)aholkuren bat edo beste eman dit eta ondo etorri zait. Gainerakoan,prentsak orokorrean ondo tratatu nau. Dena den, gauzak esaterakoorduan gehiago pentsatu behar da, ardura ere handiagoa da eta.
Sebas: Eliteko kirola eta ikasketaknola uztartzen dituzu?
Lehengo urtetik hona, entrenamendueidagokienez ordu kopuru bera sartzen dut. Beste presio mota bat daukatorain hala ere. Arratsaldeetan gaizki bagaude tratatzera joan beharradaukagu eta batzuetan entrenamenduak ere izaten ditugu. Ikasketeidagokienez Donostian Administrazioa eta Finantzak modulua egiten arinaiz. Abendua pasatu arte ez dut azterketarik izango. Nire denboraantolatzen ikasten ari naiz poliki-poliki.
Aitor Zaldua Gereñu: Zer moduzhartu zintuzten Bilbon? Zer moduzko giroa dago San Mamesen?
Lehenengo egunetik aldagelakogiroarekin harrituta gelditu nintzen. Oso ondo hartu ninduten denek.Eta zaleekin ere oso gustura nago. Bilbon beste modu batera bizitzenda futbola. Gainerakoan, Algortan bizi naiz eta kalera ateratzennaizenean jendeak lehen baino gehiago ezagutzen nauela nabaritzendut. Baina hainbesterako ere ez da: lasai-lasai ateratzen naizkalera. Jarraitzaileei buruz gauza onak baino ezin ditut esan etahorrela jarraitzea espero dut.
Kresala: Realeko jarraitzailea izatenjarraitzen al duzu?
Bai, bai. Gainera lagunak ditut bertan.Beraiekin harremana izaten jarraitzen dut. Sanseren eta Realarenpartidak jarraitzen ditut, telebistaz gehienetan, baina ahal dudaneanAnoetara joaten naiz. Orain arte pare bat aldiz izan naiz bertan.
Andoni: Nolatan bukatu zenuenAthletic-en?
Athletic-en eskaintza ezustean iritsizen. Dena oso azkar pasa zen. Diotenez Realak diru hori behar zueneta niri profesional mailara salto egiteko aukera eman zidaten.Realean pauso hori ematea falta zitzaidan eta bazirudien aurten ereez nuela horretarako aukerarik izango.
Ekain: Zurigorriak maila mantentzekogai izango al zarete?
Nik uste dut horretarako taldeabadugula. Orain atera gara zulotik eta hemendik denboraldi bukaeraraziur naiz gora egingo dugula. Konfidantza pixka bat hartu behar dugu.
Ekain: Nola ikusten duzu Urola?
Lehengusua eta koadrilako bi daudeUrolan jokatzen, baita lagun gehiago ere. Nik uste ondo doazela. Etahorrela jarraituko dutela uste dut.
Gorka: Nola aldatu da zure bizitzaBilbora joan zarenetik?
Egunerokotasunari dagokionean ez dagehiegi aldatu. Bigarren B mailan jokatzeak bizitza programatu bateramatea ekarri zidan: entrenamenduetara joan, zaindu, dieta egin…Daukadan denbora librea ere antzekoa da. Lagunekin egoteko denboraizaten jarraitzen dut. Asteburuetan ezin naiz beraiekin egon, bainaoporrak eta festak ere hor daude. Bizilekua aldatu beharra izan dut.Iaz Sanseko zazpi lagunekin bizi nintzen Donostian. Orain Algortanbizi naiz, bakarrik. Beldur pixka bat ematen zidan, inguruan jendeaedukitzera ohituta bainengoen. Baina ondo moldatu naiz. Baita etxekolanak egiterako orduan ere. Aitortu beharra daukat dena den batzuetanama ere etortzen dela nola nagoen ikusi eta zerbaitetan laguntzera.
Ana: Athletic taldeak duenfilosofiarekin bat al zatoz?
Ados nago bai. Etxeko jokalarientzathori garrantzitsua da, hemengo jokalarientzat aukera garrantzitsuadelako. Gainontzeko taldeek bestelako filosofia bat daramate, eta baibat bai bestea balekoak dira. Dena den, Athletic-ek argi utzi duetxeko jokalariekin talde on bat eta futbol ona egitea ere posibledela.
Stso: Diruditen bezain harroputzak aldira Athletic-eko jokalari batzuk?
Lehen esandako bera errepikatuko dut.Jokalariekin osoa gustura nago. Denekin primeran moldatzen naiz.Hasieratik oso ondo hartu naute taldean eta ezin dut ezer txarrikesan beraietaz. Hortaz, ez, nire iritziz ez dira harroputzak.
Josu: Nola ikusten duzu Reala?
Nik uste dut talde ona dutela etaigotzeko aukera badutela. Eta hala espero dut gainera. Ea datorrenurtean beste derby bat ikusteko moduan garen.
Anastasio: Zergatik musukatu zenuenAthletic-en armarria, Realeko jarraitzaileak haserretuko zirelajakinda?
Normala da batzuei gaizki iruditzea.Baina ni orain Athletic-en nago eta ez dut besterik esateko.
Erredakzioa (E): San Mamesen jokatuzenuen lehen partida nola gogoratzen duzu? Zer sentitu zenuen?
Egia esan, zelaira atera eta halakojendetzaren animoak jasotzea, nire bizitza guztian sentitu dudangauzarik harrigarriena izan zen. Bernabeura joan ginenekoa erekristorena izan zen. Zelaira ordu eta erdi lehenago iritsi ginen etaharmailak hutsik ikustea ikaragarria izan zen, benetan handia daBernabeu. Harmailak gainezka zeudela, txikiagoa zirudien.
E: Lehen Mailan jokatzeak jokalarihandiekin jokatzeko aukera eman dizu. Errespetua ematen du?
Bartzelonaren aurka jokatzeak adibidezaskori beldurra eragingo die. Nire kasuan gehiago motibatzen dit.Orain 5 urte nork esango zidan niri Eto´o-ren kontra jokatunuela? Niretzat amets bat izan da. Gainera asko eta asko idoloak erebadira. Madrilen aurkako partiduan Higuain eta Robben markatzeaegokitu zitzaidan. Bartzelonan, berriz, Iniestaren aurka jokatzeaegokitu zitzaidan. Puntako jokalaria dela esan beharra dago.
E: Reala eta Athletic-i buruz ari garadenbora guztian. Alderik nabaritu al duzu bi kluben artean?
Nahikoa antzekoak direla esango nuke.Biek ere etxeko jendearekin lan egiten dute.
E: Realari dagokionez, eztabaidakkirolak baino oihartzun handiagoa hartu du. Zertan eragiten dizuehorrek jokalariei?
Eragin beti eragiten du. Klub bakoitzakbere modua du gauza horiek eramateko. Beti ere hobe da, hala ere,gauzak ondo joatea bai kanpoan eta baita barruan ere.
E: Erraza al da futbol jokalariprofesionala izatea?
Gauzak egin behar diren unean eginbehar dira. Egunero futbolariari dagokion egin behar dut. Lagunekinegoteko ez dago denbora asko, baina astearte gehienetan jai izatendut eta baita arratsalde gehienetan ere. Dena egiteko denbora daukathortaz.
E: Zure etorkizuna nola ikusten duzu?
Momentuz Athletic-en nago eta gauzakondo badoaz ondorengo bost urteak ere bertan emango ditut. Nik, ahaldudan bitartean, futbolean jokatzeko asmoa daukat. Futbola, jokatzekogai ez naizenean utziko dut. Gehiago esango dut, aurrera begira,jokalari bizitza amaitzen zaidanean, futbol munduan jarraitu nahidut. Nirea guztiz bokaziozkoa da.
E: Athletic-en aldageletan hitz egitenal da Realaz?
Bai noski. Garai bateko pikeak etaahaztuta daude. Niri neuri pertsonalki inoiz ez zaizkit gustatu izanlehia horiek. Ahalik eta euskal talde gehien izan Lehen Mailan,orduan eta hobe. Nik hala pentsatzen dut eta euskal taldeetakoaldageletan ere bai.
E: Euskadi-Euskal Herria eztabaidabolo-bolo dabil azken asteetan. Zuk zer iritzi duzu horren gainean?
Ez naiz horretan sartuko. Athletic-ekmanifestuaren alde sinatu zuen talde bezala. Ni ere taldean nagoenez,ba hori sinatu eta aurrera.
E: Lagun talderik egin al dizuteBilbon?
Oraingoz gurasoak, lagunak eta familiaSan Mameseko ia partida guztietara joan dira eta oso gusturanago. Lagun taldearen inguruan zerbait entzun nuen hasieran, bainaoraingoz ez dute ezer antolatu.
E: Nola ikusi duzu zure buruaprofesional mailan eman dituzun lehen hilabete hauetan?
Hamabi partida jokatu ditut orain arte.Partida onak egin ditut, baita txarrak ere. Hamabi horietatik hamaronak izan dira eta gustura egoteko modukoa da. Aurrera begiraerregulartasuna izatea gustatuko litzaidake. Egindako akatsetatikikastea eta lana hobetzea da nire asmoa.