Gurrutxagaazpikoa baserriko Xabier Zalduak 31 urte egin ditu San Tomas egunean. San Jose ikastetxean egin zituen oinarriko ikasketak, etxetik gertu, eta ondoren La Salle-Legazpin Lanbide Heziketa egin zuen.
Eraikuntzan lan egin zuen, baina egun Arcerlor-Mittal enpresako langilea da. Hondeatzailearekin lan egiten du. Igande honetako gizon-proban parte hartuko du, Zumarragako taldearekin, baina aizkorarekin aritzea nahiago du. Iaz ekin zion serio eta bere ametsa egunen batean Lehen Mailara heltzea da.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Beti hondeatzaileekin, kamioiekin… ibiltzen nintzen. Beraz, egun naizena.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Aisialdia aizkorarekin entrenatzeko erabiltzen dut. Astean sei egunetan entrenatzen dut, Lazkaoko Kemen zentroak gidatuta.
Bizitzeko toki bat?
Antio.
Nolatan halako herri-kirol zaletasuna?
Gurrutxagan idi-proba zaletasuna izan da beti, baina gainontzekoak ere jarraitu dira. Umetan aitonarekin basora joan eta aizkorarekin ibiltzen nintzela gogoratzen dut. Aitarik izan ez dudanez, inork ez nau bultzatu.
Zein duzu herri-kirolik gustukoena?
Aizkora asko gustatzen zait, baina idi-proba etxeko tradizioa da.
Zer diozu gizon-probaz?
Aizkora eta gizon-proba ez dira bateragarriak eta datorren urtean ez dut parte hartuko.
Batzuek astakeria dela diote.
Egungoa ez dago duela 30 urtekoarekin alderatzerik. Tiratzen hasi aurretik, hilabete eman dugu gorputza prestatzen. Iaz ez genuen batere sufritu.
Ezkio-Itsaso, Legazpi eta Urretxu. Nori diozue beldur?
Denak oso ondo prestatuta helduko dira, baina argi Legazpirekin! Gogo handiarekin ikusten zaie.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
Egindako azken oparia?
Hozka egiteko jostailua, semeari.
Eta jasotakoa?
Emazteak oparitu zizkidan aizkoran egiteko zapatilak.
Data bat?
Umea jaio zen eguna: uztailak 16.
Neska eta mutil izen bana?
Maider eta Jon, emaztearena eta semearena.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Normalean DV.
Gustuko telebista saioa?
Telebista gutxi ikusten dut. Normalean albistegiak eta Viajar katea ikusten ditut.
Bereziki gorroto duzuna?
Gran Hermano.
Pelikula bat?
Rocky eta halakoak gustatu izan zaizkit.
Liburu bat?
Ez dut libururik irakurtzen, horretarako pazientzia gutxi dut.
Soinu bat?
Goizeko txori soinua.
Usain bat?
Kafe egin berriarena.
Janari bat?
Babarrunak, odolkiarekin eta gainontzeko guztiarekin.
Ura ala…
Ardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.