Euskal Herriko Kantari Berriak izenekokantaldia egingo dute gaur Urretxuko Labeaga aretoan. 22:30ean hasikoda emanaldia, Lekaio kultur elkartearen eta Euskal KantuzaleenElkarteak antolatua.
Bilboko Arriaga antzokian 2008ko EuskalHerriko Kantu Txapelketako finalean aritu ziren kantari aipagarrienakizango dira gaur Urretxun, herrialdeko bakoitzeko ordezkari bat.Aurtengo Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako bikote irabazlea erebertan izango da.
Parte hartuko duten abeslariak:
- Araba: Deian Abajos.
- Bizkaia: Olatz Goikoetxea eta Esti Olibares.
- Gipuzkoa: Kristina Arantzabe eta Leire Berasaluze.
- Nafarroa: Elisa Perotxena eta Iñaki Gerendain.
- Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa: Maitena Beheran eta Battitta Elizalde
Mikel Laboa gogoan
Urretxuko kantaldian zendu berri den Mikel Laboa kantaridonostiarra ere gogoan izango dute, eta emanaldiko tarte bat harieskainiko diotela azaldu dute.
Berri honi lotutako albisteak interneten: