
Komunikabideei bidalitako eskutitzbatean, Itziar Agirre, Urretxuko EAJko bozeramaleak, hilaren 8an udalgobernuak aurkeztutako arau subsidiarioen proposamenaren gainekoiritzia eman du bere alderdiaren izenean.
Eskutitz horretan adierazi duenez,“Urretxu 2020” izeneko publizitate kanpaina baten berri izan zuenEAJk, baina proposamenak udaletxeko zinegotziei aurkeztu aurretik,prentsan aurkeztu izana leporatu dio udal gobernuari.
Arau subsidiarioen proposamenarengaineko plano, hirigintza-fitxa edota ekintza bakoitzaren gainekogutxi gora beherako koste ekonomikoen daturik ez zaizkiela erraztuesan du EAJko kideak, eta ondorioz ez dutela proposamen behar bezalaaztertzeko aukerarik izan gaineratu du. Aurreko legegintzaldietanudal gobernuko kideekin batera, gisa honetako gaietan egon den informazio eza salatu dutela gogorarazi du, eta orain udal gobernuariberari informazioa ezkutatu izana leporatu dio.
Udalak 30.000 euro gastatu dituproposamenen proiektua aurrera eramaten, marrazki, bideo, karpa etaweb orrialdeak egiten eskutitzean agertzen denez.
Dioenez, arauak prozesu parte hartzailebaten bitartez gauzatzearen aldekoak dira beraiek. EtorkizunekoUrretxuren gaineko eztabaida azkenean posible dela eta pozik agertudira, orain artean ez baitute, gaiaren inguruko iritzirik ematekoaukerarik izan. Zentzu horretan, eta EAJk prozesu horretan partehartzeko eskaera behin eta berri egin duen arren, gainontzeko alderdipolitikoak, proposamena publiko egin arte, sistematikoki baztertudirela salatu du.
Aurrera begira dena den, laneanjarraitzeko asmoa dutela gaineratu du Agirrek eta proposatutakoazehatz mehatz aztertzeko asmoa dutela jakinarazi du. Dioenez, ez dirapublizitate kanpaina soilean geldituko, fotomuntaketa eta proposamenhandien aurrean, xehetasunei erreparatuko diete batez ere.
Aurrera begira, EAJk arau hauen gainekoiritzia publiko egingo duela esan du eta proposatutakoaren aurreanalderdiaren alternatiba eta hobekuntzak aurkeztuko dituztela.