
Zumarragako La Salle-Legazpiikastetxeak haur eskola irekiko du. Horixe da ikastetxeak une honetanduen helburu behinena. Behin haur eskola irekita 0 eta 16 urteraarteko ziklo guztiak ikastetxean bertan emateko aukera izangodutelako. Proiektua aurrera ateratzeko, Gipuzkoako beste haur eskolabatzuk hartu dituzte eredu.
Martxorako azpiegitura lanak amaitutaizatea aurreikusten dute. Ondoren, haur eskola hornitzen hasiko dira.Guztira 4 gela izango ditu gune berriak. Bi 0 eta 1 urtekohaurrentzat eta beste bi 1 eta 2 urteko haurrentzat. Gainera, berezkojangela berezia, psikomotrizitate gela eta jolastoki itxi bat ereegingo dira. Haurrak eramateko aulkiak uzteko gune bat ahalbideratukoda eta baita, amek bularra emateko beste bat ere.
Guztiarekin haur eskola berrian lanegiteko profesional talde bat ere osatuko dute. Zazpi edo zortzihezitzaile kontratatzeko asmoa dago eta ikastetxetik esan dutenez,langileak herrikoak bertakoak izatea nahi dute.