
Peña Musti Taldeak Zumarraga etaUrretxuko Realeko sei bazkide beteranoenak omenduko ditu ostiralhonetan. Txomin Enatarriaga, Iñaki Kerejeta, Angel Pozueta, Antonio Etxeberria eta GregorioGonzalez eta Maria Angeles Segura senar-emazteak dira omenaldikoprotagonistak. Era berean, Realeko behe-mailako taldeetan dabiltzanherriko jokalariei ere esker ona emango zaie.
Omenaldia afari baten bueltan egingo daostiral honetan. Zumarragako Balentiña jatetxean egingo da.Oraindik ere afarirako izena eman nahi duenak gaur du azkeneko eguna.679 568010 edo 635 720989 telefonora deituta eman daiteke izena.Menuak 30€ balio ditu.
Urteko batzarra
Afariaren aurretik Musti Taldeakurteroko batzarra egingo du Zelai Arizti kultur etxean arratsaldeko19:00etan hasita. Bilera honetan 2009ko egitasmoak eztabaidatu etazuzendaritza berria eratuko dira.