
Urola erreka bete-bete eginda datorazken orduetako euriteak direla eta. Momenturik larriena arratsaldeko17:30ean izango da, ordu horretarako baitago itsasgora aurreikusita.Dena den, ez da espero errekak gainezka egitea. Momentuz, hortaz,normaltasuna da nagusi, bi herrietako udaltzainek otamotz.eus-iadierazi dionez.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak adierazi duenez, Brinkolako Barrendiola urtegia %100eanbeteta dago, baina momentuz ez dago larritzeko arrazoirik.
Euria ondorengo orduetan ere
Ondorengo orduetan ere euria egitenjarraituko du iragarpenek diotenez (euskalmet.net). Euri asko egin dugoizean eta euria espero da arratsalderako ere, baina neurritxikiagoan. Bihar ere euria izango dugu goizean. Badirudi baina,arratsalde gau parterako atertzera egingo duela.
Ibaia nola doan ikusi dezakezue Gotzon Aranburuk egindako bideoan{flv}ibaia{/flv}